martxa Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta aurkezpen-ekitaldian Amparo Lopez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak, Agustin Otxoa Eribeko Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol zuzendariak, Belen Larrauri Euskadiko Kutxaren Gasteizko arduradunak eta Luis Murgia Euskal Nafar Automobil Errege Klubeko aholkulariak hartu dute parte.Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, Kontuz martxaren helburua da zikloturistak eta gidariak zirkulazio arauak bete, elkarrenganako errespetua agertu eta errepidean ibiltzeko daukagun eskubidea errespetatu beharraz ohartaraztea. Aurreikusitako bideari erreparatuta, nahi duten herritar guztiek hartu ahal izango dute parte, egoera fisiko normala badute; 11 urtetik gorakoa izatea ere gomendatu dute.
Izen-ematea doakoa da eta gaurtik aurrera egin daiteke, honako tokietan:
- Euskadiko Kutxako bulego nagusietan.
- Euskal Nafar Automobil Errege Klubeko (RACVN) bulegoan.
- www.kontuz.es webgunean.
Ibilbidea
Parte-hartzaileak goizeko 10:30ean kontzentratuko dira irteera-puntuan, Prado parkean alegia. Irteeraren unean, parte-hartzaile bakoitzak Kontuz martxaren 14. edizioari buruzko opari bat jasoko du, opariok agortu arte.
Irteera 11:00etan izango da, eta zikloturistek honako ibilbidea egingo dute: Prado parkea, Gaztelako atea, Gasteiz hiribidea, Honduras kalea, Forondako atea, Luis Olariaga kalea (Artapadura kalea), Arriagako atea, Abetxuku, Arangiz (herria), Lopida (herria), Gobeu (herria), Oto hiribidea, Zabalgana hiribidea, Etxezarra kalea, Fontetxako Gazteluaren kalea, Rosalia de Castro kalea, Cervantes ibilbidea, Frai Francisco Vitoria ibilbidea, eta Prado parkean amaituko dute.
Helmugara (Prado parkea) 13:00ean helduko direla aurreikusi dute, gutxi gorabeherako ordutegiaren arabera.
Elkartearen laguntza
Arabako Txirrindularitza Elkarteak eta hainbat zikloturista elkartek arautuko dute martxa, eta parte-hartzaile guztiek asegurua izango dute.
Ibilbidearen amaieran, parte-hartzaileek janari-poltsa bat jasoko dute.