Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, 2009. urtean 54 pertsona hil ziren
zirkulazio istripuz, 20080an baino 22 gutxiago, hortaz, kopuruak %29 egin du behera. Halaber, %20 jaitsi dira trafiko istripuak, biktimekin eta biktima gabe, 8.374 behin-behineko kopuruan dagoena.
Datuen arabera 2009a bigarren urte onena da -lehenengoa 2004a izan zen- EAEko trafiko istripuetan hildako pertsonen kopuruari dagokionez.
Iaz 54 pertsona hil ziren 52 istriputan. Horietatik 49 hiriarteko errepideetan gertatu ziren, 2008an baino 13 gutxiago, eta 3 hiri-errepideetan, iaz baino 5 gutxiago. Ezbeharrak hildako bakarrekoak izan dira, bi kasuetan izan ezik, horietan bi hildako izan baitziren. 2008an hildako anizkun 5 ezbehar jazo ziren, horietako bat 3 hildakoekin.
Zirkulazio istripuetan hil diren pertsonen ezaugarrien artean %88 gizonezkoak eta %12 emakumezkoak izan direla azpimarratu behar da. Gainera, %14 25 urte baino gazteagoak ziren, %39 25 eta 44 urte bitartekoak , %29 45 eta 64 urte bitartekoak, eta gainerako %18a 64 urte baino nagusiagoak.
2009ko hildakoen tipologiari dagokionez, aurreko urtekoaren antzekoa da. Zehazki, %54 gidaria da, %21 bidaiaria eta %24 oinezkoa. Hil ziren 35 gidarien artean, bik bizikleta gidatzen zuten, 10 motorra edo motozikleta eta 23 turismoa edo beste ibilgailuren bat.
Biktimekin edo biktimarik gabe izandako istripuak
2009. urtean, abenduaren 21era arte, EAEko errepideetan 8.374 istripu jazo ziren., 2.622etan biktimak egon ziren eta 5.752tan biktimarik ez. Ezbehar horietan, 13.836 ibilgailu eta 18.975 pertsona inplikatuta egon ziren.
Iazko datuekin konparatuta, istripuen eta inplikatutako ibilgailu eta pertsonen kopurua %20 jaitsi da.
Istripu horien ezaugarriei dagokionez:
- Istripua izan duten hamar pertsonetatik, zazpi gizonezkoak dira eta hiru emakumezkoak.
- Gutxi gorabehera hiru pertsonetatik bat 25 eta 34 urte bitartekoa da.
- %70 gidaria da, %29 bidaiaria eta %1a oinezkoa.
- Ibilgailuen %72 turismoa da, %5 motorra edo motozikleta, %2 bizikleta eta gainerakoak pertsonak edo merkantzia garraiatzen zituzten ibilgailuak.
- Biktimak izandako istripuen %40 abian zeuden ibilgailuak izandako talkaren ondorioz jazo da, %30 errepidetik irteteagatik eta %7a harrapatzeengatik.
- Gehien elkartzen eta errepikatzen diren faktoreak hauek dira: arreta-galtzea, abiadura desegokia eta errepidearen egoera.
- Errepidearen egoerari dagokionez, %57an lehor eta garbi zegoen, baina %43an errepidean ura, elurra, izotza edo olioa bezalakoak egon ziren.
- Istripuen %53 lanegunetan gertatu ziren eta %47a jaiegunetan edo horien aurreko edo ondoko egunetan.
- Lau istripuetatik hiru egunez gertatzen dira.
- Ezbeharren %32a autobide edo autobiatan gertatzen dira.
- Istripua izandako gidari gehienek segurtasun-uhala eta kaskoa eramaten zuten.
Larri zauritutakoak
Abenduaren 21era arte, EAEko errepideetan 388 pertsona larri zauritu ziren, 2008ko denboraldi berean baino 20 gutxiago, hortaz, kopurua %5 egin du behera.
Hala eta guztiz ere, datu aipagarriena Ertzaintzak jazotako istripu horien artean hiriguneetan larri zauritutako 7 pertsona gehiago egon direla da.