Birsorkuntza
Ez etsi, garaiz zabiltza oraindik
berriro hasteko aukera duzu,
zeure itzalak onartu,
beldurrak lurperatu,
lasta askatu,
hegadari ekin berriro.
Ez etsi bizitza horixe da-eta,
bidaian jarraitzea,
ametsak betetzea,
denbora mugiaraztea,
hondakinak garbitzea
eta zerua desestaltzea.
Ez etsi, ez amore eman, mesedez,
hotzak erre arren,
ikarak haginka egin arren,
eguzkia ezkutatu arren
eta haizea isildu arren.
Oraindik sua duzu ariman,
oraindik bizia dago zure ametsetan.
Bizia eta guraria zureak direlako.
Nahi izan duzulako eta maite zaitudalako.
Ardoa eta maitasuna benetakoak direlako.
Zauriak beti sendatzen direlako.
Ateak irekitzea,
sarrailak kentzea,
babes-harresiak bertan behera uztea,
bizitzaz gozatzea eta erronka onartzea,
barrea berreskuratzea,
kantua entseatzea,
lasaitzea eta eskuak luzatzea,
hegoak zabaltzea
eta berriro saiatzea,
bizia ospatzea eta zeruetara itzultzea.
Ez etsi, ez amore eman, mesedez,
hotzak erre arren,
ikarak haginka egin arren,
eguzkia ezkutatu arren eta haizea isildu arren.
Oraindik sua duzu ariman,
oraindik bizia dago zure ametsetan.
Egunero berriro hasten garelako,
honakoa ordu eta une onena delako.
Mario Benedetti
Jasaten dituzun tratu txarrez ohartzeko gai izan zarelako...
Informazioa, babesa eta laguntza bilatu dituzulako...
Familiari, adiskideei eta orientatu ahal izan zaituzten profesionalei laguntza eskatu diezulako...
Zer urrats eman behar dituzun erabaki duzulako eta indarkeriarik gabeko bizimodua merezi duzula argi eta garbi daukazulako...
Beldurrari, bakardade-ikarari eta ulertezintasunari aurre egiteko gai izan zarelako...
Argi-argi eduki biziraulea zarela eta harren suntsigarri horretatik irteteko eta egunez egun birsortzeko gai den emakume sendoa zarela...