Tratu txarrak jasaten badituzu
- Zaila izan daiteke harreman suntsigarrian, tratu txarretan murgilduta zaudela konturatzea edo eraso sexuala jasan duzula edo jazarpen sexuala jasaten ari zarela ohartzea, horrelako jokabide asko oso normalizatuta egon direlako eta ondorioak gutxiagotu egiten direlako. Edonola ere, oso kontuan hartu zeure bizitzaren jabea zarela eta web honetara hurbildu zaituen ezinegonean eduki behar duzula konfiantza edo ezinegon hori zer den aztertzen hasi beharko zarela...
- Zeure sentsazioetan eduki konfiantza, berarekin dituzun une zoragarrietan ez ezik, oro har ere bai: nola doan harremana, harremanean benetan eroso zauden, zeure esparrua duzun...
- Emakumeok harremanetan hezten gaituztenean, bakardadea eta hautsitako harremana emakumeon porrota direla esaten digute. “Gizona edonolakoa dela ere, aldatu egingo dut, gizon gaizto hori onbideratuko dut”. Ez duzu harremanaren gaineko erantzukizunik, eskubideen zein erantzukizunen berdintasunean oinarrituta egon beharko litzatekeelako.
- Hori dela eta, harreman suntsigarria bertan behera uztea oso zaila bada ere, argi eta garbi eduki behar duzu ez duela hainbesteko zerikusirik benetako maitasunaren desagerpenarekin, kanpoko babes ugari galdu dituzulako, beragatik zure bizitzako beste arlo batzuk utzi dituzulako eta, orain, hutsik geratuko zarela sentitzen duzulako.
- Oso zaila izango da harremana uztea eta, askotan, berarekin itzuli behar zarela sentituko duzu. Dena dela, “menpetasun” hori, bere jatorria ulertzeko laguntza bilatzen baduzu, menpetasun ikasiaren ondorioa dela konturatuko zara. Azkenean, sinetsi egin duzu nolabaiteko indarkeriarik gabeko maitasunik ez dagoela eta pertsona horrengandik haratago etorkizunik ez dagoela. Nolanahi ere, benetan uste duzu halaxe dela?
- Ez isildu, eskaintzen dizunari laguntzen utzi. Zure adiskideak, familia hortxe daude, lotsatuta bazaude ere. Zu ez zara erruduna. Mito hori oso errotuta dagoenez, zuri bota ahal dizute errua. Tratu txarrak ematen dituena adardun deabrua dela eta urrunetik ikusten dugula uste dugu, baina ez da horrela. Berak beste aurpegi bat erakusten die ingurukoei. Gainera, ziur luzaroan bera justifikatu duzula eta tratu txarrak ezkutatu dituzula behin baino gehiagotan, hasieran, batik bat.
- Genero-indarkeriari buruzko mito asko, eta gaur egungo emakumeen iruditik urrun daude. Mito batzuen arabera, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak kolpatutako emakumeak dira. Era berean, tratu txarrak ematen dituztenei buruzko mitoak ere badaude.
- Maite baduzu ere, ez da egoera aldatuko. Beste edozeinen aldean, zuretzat oso zaila izango da harreman hau uztea, zuen harremana ez dagoelako positibotasunean oinarrituta. Harremana uztea mingarria izan arren, errespetua egongo balitz, askatasunerako eskubidea eta bestearekiko errespetua izango lirateke lehentasunezkoak. Nahiz eta “maitasun erromantikoaren” oihalez apainduta egon, kate ikusezinen bitartez zaude lotuta tratu txarrak ematen dizkizunarekin.
- Gertatzen zaizuna ez da arazo pertsonala, emakume askori jazotzen zaie-eta. Ez da porrot pertsonala. Genero-indarkeria desberdintasunezko egitura errotuetan, mitoetan... dago oinarrituta. Beste emakume batzuengana hurbildu eta zuon esparrua partekatu, harremanak nola eratzen diren eta egoera aldatzeko zer egin dezakezun eztabaidatzeko.
- Hausnartu bitartean, erabaki handiak edo txikiak hartu bitartean, oso garrantzitsua da zure erabakiak izatea eta zure historiako protagonista izan behar zarela kontuan hartzea. Laguntza bilatu, prest zaudela uste duzunean eta prest egoteko laguntza behar duzula uste duzunean.
Azken eguneratzea:
2011/09/22