Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea

24/2010 Dekretuak, urtarrilaren 19koak, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea arautzen du eta bere azken xedapenetatik bigarrenean, Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-batzordea sortzen du, Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen lan-organo gisa. Era berean, Dekretu horrek ezartzen du aholku-batzordearen eraketan, Euskadi­ko Babes Zibilerako Batzordean dauden erakundeek hartuko dutela parte, batzorde horretan erabakitako moduan eta, halaber, Babes Zibileko Boluntariotza­ko Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatuta dauden erakundeetako ordezkariei egingo zaiela dei, erakundeek proposatu ondoren.

Araudia

(*) Testu kontsolidatuek informazio-izaera dute. Finkatutako araudia da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egintza edo xedapenetako testuetan beren-beregi adierazitako aldaketak, loturak eta indargabetzeak jasotzen dituena. Testu kautoak dagozkien Aldizkari Ofizialetan argitaratutakoak dira.

Izendapen-aginduak

Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordeak onartutako aktak

(*) Bileran bertan onartutzat jo da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren, urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat etorriz.

Azken Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordea

 Irekian berria ikusi

Data

2019ko azaroaren 11a.

Gaiak

  1. Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordekide berriak aurkeztea.
  2. 2018ko urriaren 2an egindako bileraren akta onartzea.
  3. Aktak idazteko eta onartzeko proposamena.
  4. “Boluntarioen Oinarrizko Prestakuntza” lehen edizioa (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia).
  5. Babes Zibilaren arloan laguntzaileak diren boluntario-erakundeen erregistroa izapide-telematikoa.
  6. Ekipoak eta materialak lagatzea.
  7. BZ Barakaldoren proposamena: prestakuntza-ikastaroak.
  8. BZ Gaubearen proposamena: Mendiko Bilaketetarako TO.
  9. Eskariak eta galderak.

igo