Sorospen psikopedagogikoa
Sorospen psikopedagogikoa.
1.- Hezkuntza-administrazioek programa bereziak ezarriko dituzte terrorismoaren biktima diren ikasleek ikasketak egoki buru ditzaten, beharrezko eta bakoitzari egokitutako arreta eta laguntza jasotzeko.
2.- Sorospen psikopedagogikoaren onuradunak izango dira halako ikasleak, zeinek, unibertsitatez bestekoak izan eta, eurak, euren familiak edo eurekin bizi diren pertsonak, ekintza terrorista baten eraginez, ikasketetarako edo inguruari egokitzeko trauma psikikok edo arazoak izan baitituzte.
3.- Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketaren arloan eskumena duen sailaren menpeko talde multiprofesionalek eskainiko dute prestazioa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako jardueren baitan.
Azken eguneratzea:
2011/06/17