Ikasketa-beka eta laguntzei buruz
Baldintza orokorrak.
Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, paragrafo honen hurrengoetan aditzera ematen diren ezaugarriak betetzen dituztenak izango dira kapitulu honetako eskubide eta laguntzak jasoko dituztenak:
a) Ekintza terroristen ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko larriak jasan dituzten pertsonak, horien ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, horien seme eta alabak edo legez familian hartutakoak. Ekintza terrorista horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean gertatukoak izan beharko dute, edo, beste lurralde batekoak izanez gero, eragina nozitu duten pertsonek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak.
b) Aurreko paragrafoan aipatutakoak izan eta -terrorismoaren biktima izateari lotutako ezaugarriek behartuta- euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan jarri duten pertsonek ere eskura ditzakete kapitulu honetan araututako eskubideak eta laguntzak.
Ikasketa-beka eta -laguntzei buruz.
1.- Dekretu honetako 25. artikuluan azaltzen direnei eta kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoei esleituko zaizkie bekak eta laguntzak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa arloan eskumena duen Sailaren maila eta ikasketetarako urtero egiten diren deialdietan ezarritakoa aplikatuko zaie, honen ondorengo paragrafoetako salbuespenekin:
a) Bekak eta laguntzak eskuratu ahal izateko muga finkatzerakoan, familiaren errentari kendu egingo zaizkio ekintza terroristaren ondorioz eskuratutako kalte-ordainak.
b) Bekak eta laguntzak eskuratu ahal izateko muga modura ezarritako errenta mailari, handitu gura bada, 1,75 zuzenketa-indizea aplikatu zaio.
c) Ekintza terrorista gertatu ondorengo lehenengo ikasturtean ez dira aplikagarriak izango batez besteko kalifikazioei buruzko baldintza akademikoak. Hurrengo bi urteetan 0,60 zuzenketa-indizea aplikatuko zaie. Diagnostiko fakultatiboaren bidez egiaztatzen bada arazoak daudela ikasteko, traumaren osteko desoreken ondorioz, eutsi egingo zaio zuzenketa-indize horri, harik eta arazo horiek desagertzen diren arte.
2.- Dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonek eskubidea izango dute -baldin eta biktima hil bada edo elbarritasun sakonarekin gelditu bada- Eibarko Hezkuntza Konplexuan doako plaza bat izan eta bertan ikasketak egiteko inolako baldintza barik, Hezkuntza Sistema Orokorraren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa aplikatuz. Sail eskudunak hezkuntza, unibertsitate eta ikerketaren arloan esleitutako beka eta laguntzak ohi bezala berritzeko orokortasunez eskatzen dena baino apalagoa ez bada kaltetuaren etekin akademikoa, edo gainditzeke utzitako ikasgaiak deialdi bakoitzerako gehienezkotzat jotakoak bitan edo gehiagotan gainditzen badira. behin baino ezingo da luzatu laguntza, egoera berezietan. Plaza hori lortzea eta bekak/laguntzak esleitzea bateragarriak izango dira, betiere horien osagarriak aurreko paragrafoan jaso gabeko gastuak badira, eta onuradunak bere gain biltzen baditu errekonozimendurako exigitutako baldintzak eta betebeharrak.
3.- Aurreko paragrafoetan jasotakoak izan eta diru-laguntzaren gai diren kontzeptu eta zenbatekoak hezkuntzako haur-mailetan ere aplikatu ahal izango dira, nahiz eta ez egon jasota ikasketa-beken eta -laguntzen ohiko deialdian