Etxebizitza libreak

Babes ofizialeko etxebizitzak.

1.- Ekintza terrorista baten ondorioz era zuzenean edo zeharka etxebizitza premia bereziak dituzten pertsonek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu, horiek trukatu eta deskalifikatu ahal izateko, etxebizitza horiei buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, artikulu honetan jasotako baldintzekin.

Etxebizitza libreak.

35. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonen ohiko etxebizitza libreak, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuko 3.1 artikuluan jasotako ondorioetarako, ez dira okupatutzat joko, baldin eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak onuradunaren izaerarekiko txosten loteslea ematen badu (316/2002 Dekretua, «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta «Vivienda y Suelo de Euskadi SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA» (Visesa) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona).

Azken eguneratzea: 2011/06/17