Espedientea lekuz aldatzea

Baldintza orokorrak.

Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, paragrafo honen hurrengoetan aditzera ematen diren ezaugarriak betetzen dituztenak izango dira kapitulu honetako eskubide eta laguntzak jasoko dituztenak:

a) Ekintza terroristen ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko larriak jasan dituzten pertsonak, horien ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, horien seme eta alabak edo legez familian hartutakoak. Ekintza terrorista horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean gertatukoak izan beharko dute, edo, beste lurralde batekoak izanez gero, eragina nozitu duten pertsonek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak.

b) Aurreko paragrafoan aipatutakoak izan eta -terrorismoaren biktima izateari lotutako ezaugarriek behartuta- euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan jarri duten pertsonek ere eskura ditzakete kapitulu honetan araututako eskubideak eta laguntzak.

Espedientea lekuz aldatzea.

Dekretu honetako 25. artikuluan azaltzen direnek, kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoek, baita terrorismoaren mehatxupean egon eta horregatik egoitzaz aldatu behar izan duten pertsonen seme eta alabek, ekintza hori jazo zen ikasturtean zehar, eskubidea izango dute euren espediente akademikoa EAEko hezkuntza-sareko beste ikastetxe publiko edo hitzartutakora aldatzeko.

Azken eguneratzea: 2011/06/17