Enpleguaren eremua

 Enpleguaren eremua.

1.- Enplegu eta prestakuntza arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu ekintza terrorista baten ondorioz laneratzeko arazoak dituztenak laneratzeko behar diren neurriak, berebiziko jarduerak sustatuz honako gai hauetan:

a) Lan merkatuan bitartekaritza egitea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek biktimak lanerako kontratatzea.

c) Neurriak hartzea administrazio publikoarekin eta beste sektore publikoarekin kontrata dezaten enpresek biktimak har ditzaten, kontratuen exekuzioan klausula sozialak aplikatuz.

d) Enpresak sortzeari laguntza.

2.- Euskal administrazio publikoek bereizketa positiborako neurriak bideratuko dituzte terrorismoaren biktimek enplegu publikoa lortze aldera, langile publikoen estatutu-erregimenaren oinarriek ezarritakoaren arabera eta adierazitako kasuetan.

Azken eguneratzea: 2011/06/20