Enplegurako orientazio eta prestakuntzaren arloa

 

Enplegu eta prestakuntza arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu ekintza terrorista baten ondorioz kalte pertsonal fisiko edo psikofisiko larriak izan dituztenak laneratzeko neurriak, baita ere horien gurasoak, ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, eta horien seme eta alabak laneratzeko. Doako laguntza-sistema integrala eta integratua sustatuko du horretarako, zein aktibatuko baita Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzatik ateratzen denean, eta aukera emango baitu berebiziko jarduerak garatzeko honako gai hauetan:

a) Enplegua lortzeko orientazioa, zeinen helburua baita lana hobetzea; edo, hala behar bada, bere bizitza profesionala berrorientatzea, laneratzeko plan pertsonalizatu batetik abiatuta.

b) Eskumenak eta kualifikazio pertsonala hobetzeko prestakuntza.

Azken eguneratzea: 2011/06/27