Babes ofizialeko etxebizitzak

 

1.- Ekintza terrorista baten ondorioz era zuzenean edo zeharka etxebizitza premia bereziak dituzten pertsonek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu, horiek trukatu eta deskalifikatu ahal izateko, etxebizitza horiei buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, artikulu honetan jasotako baldintzekin.

2.- Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak argibideak eskatu beharko dizkio Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari terrorismoak etxebizitza-premia bereziekin duen loturari buruz, modu arrazoitsuan exentzioa jaso dezaketen baldintzei buruz eta etxebizitzaren trukaketa edo deskalifikazioaren -kasuak kasu- egokitasunari buruz. Txosten hori loteslea izango da onuradun egoerari dagokionez.

3.- Artikulu honetako 1. paragrafoan aipatzen diren pertsonak salbuetsi egin daitezke babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeari buruzko araudian aurreikusitako baldintzetatik.

4.- Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak trukatu egin dezake artikulu honetako 1. paragrafoan aditzera emandako zirkunstantziak biltzen dituen pertsonak duen babes ofizialeko etxebizitza, baldin eta hala eskatzen badu; eta bere ordez babes ofizialeko etxebizitza-parketik beste etxebizitza bat esleituko litzaioke, betiere era horretako etxebizitzarik balego.

5.- Babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazioa baino lehen baldintza hauek bete beharko dira:

a) Titularrek euren egoitza EAEtik kanpo jarri behar izatea, terrorismoaren biktimak izateari -eta ez beste ezeri- lotutako inguruabarrak direla-eta.

b) Titularrek legez ezin eskuratu ahal izatea babes ofizialeko etxebizitzarik destinoko autonomia erkidegoan.

c) Babes ofizialeko etxebizitza eskualdatzeko gehienezko prezioa destinoko autonomia erkidegoko merkatu librean ezaugarri berdineko etxebizitzaren batez besteko prezioa baino askoz txikiagoa izatea.

Azken eguneratzea: 2011/06/27