Zerbitzuak akademikoen prezioak ordaintzeko ikasketa-laguntzak

 

 Baldintza orokorrak.

Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, paragrafo honen hurrengoetan aditzera ematen diren ezaugarriak betetzen dituztenak izango dira kapitulu honetako eskubide eta laguntzak jasoko dituztenak:

a) Ekintza terroristen ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko larriak jasan dituzten pertsonak, horien ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, horien seme eta alabak edo legez familian hartutakoak. Ekintza terrorista horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean gertatukoak izan beharko dute, edo, beste lurralde batekoak izanez gero, eragina nozitu duten pertsonek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak.

b) Aurreko paragrafoan aipatutakoak izan eta -terrorismoaren biktima izateari lotutako ezaugarriek behartuta- euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan jarri duten pertsonek ere eskura ditzakete kapitulu honetan araututako eskubideak eta laguntzak.

 Zerbitzuak akademikoen prezioak ordaintzeko ikasketa-laguntzak.

1.- Dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonak ez dute tasa akademikorik ordaindu beharko ikasketa-zentro ofizialetako ezein maila akademikotan.

2.- Pertsonok, halaber, ez dute zerbitzu akademikoen preziorik ordaindu beharko unibertsitatean edo unibertsitatez besteko zentroetan, betiere zerbitzuon helburua irakaskuntza sistemako titulazio ofiziala lortzeko ikasketak egitea bada. Horrela ez bada, laguntzak jasoko dituzte zerbitzu horiek ordaintzeko.

3.- Espainiako lurraldean dauden ikastetxeetan egin beharko dira ikasketak.

4.- Unibertsitate mailako irakaskuntzarako eta unibertsitatekoaz besteko goi mailako hezkuntza-ikasketetarako emandako gehienezko zenbatekoa bat etorriko da prezio publiko modura ezarritako zenbatekoekin.

5.- Eskubidea zehazteko prozedura: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketaren arloan eskumena duen Sailak goi mailako ikastetxeekin eta unibertsitateekin izenpetuta dituen aldebiko hitzarmenetan dago jasota. Prozedura, gainerako ikastetxeetarako, interesdunak eskatuta hasiko da, zeinek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa arloan eskumena duen Saileko sailburuordeari aurkeztu beharko baitio eskabidea. Eskudun organoak gehienezko sei hileko epean eman eta jakinaraziko du laguntza-eskabidearen gaineko ebazpena. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da.

Azken eguneratzea: 2011/06/27