EZOHIKO LAGUNTZAK ETA JUSTIFIKATU BEHARREKO ORDAINKETAK

Ezohiko laguntzak.

1.- Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, Herrizaingo Sailak ofizioz eska diezaioke -egoera berezietan- Jaurlaritzaren Kontseiluari terrorismoaren biktimei diru-laguntza zuzenak esleitzeko, hain zuzen ere, ezohiko laguntza modura, eta premia pertsonal edo familiarreko egoerak leuntzeko. Ebaluagarriak eta egiaztagarriak izan beharko dute egoerok; ez dute babesik izango dekretu honek araututakoan; edo nabarmenki urriak izan, unean uneko larritasunari aurre egiteko.

2.- Horri begira, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak era horretako proposamena egin diezaioke Herrizaingoko sailburuari, arrazoi modura honakoak jarriz: premia pertsonala edo familiarra, horien larritasuna, prestaziorik edo laguntzarik eza, edo egon daudenak guztiz urriak izatea.

3.- Esleitutako laguntza proportzionala izango da; lagundu gura den premia-egoerari egokitua; eta zuzeneko diru-laguntzetarako aurreikusitako prozeduraren arabera izapidetuko da.

Justifikatu beharreko ordainketak.

1.- Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eskudun Administrazioak, premia larrietan eta kaltetutakoak eskatuta, funtsak aurreratu diezazkieke ekintza terroristek kalteak jasan dituztenei, premiarik urgenteenek sorrarazitako gastuei aurre egiteko, harik eta ohiko edo ezohiko laguntzak eskuratu arte.

2.- Urgentziazko espedientea izapidetuko da egoera horietan, non, gertatutako kalte eta ekintza terroristaren artean dauden kausa-lotura frogatu ondoren, eta prestazio edo laguntzarako eskubidearen titularitatea egiaztatu ondoren, ebazpena emango baita aurreratu behar den zenbatekoari buruz. Zenbatekoak ezingo du gainditu esleipena erabakitzen duen ebazpenean izendatu zaion % 70a.

3.- Justifikatu beharreko ordainketa modura igorri ahal izango dira aurrerakin horiek, eta horren ondoren esleituko diren laguntzen kargura izango dira.

Azken eguneratzea: 2011/06/27