Peral, Alberto

Bizkaitar artista (Santurtzi, 1966). Eskultore, argazkilari eta instalazio errealizadorea da. Giza irudiaren inguruko eta bereziki buruaren inguruko irudi eta mozorroen berezko mundua sortu du. 1997n Rotadores izeneko lana erakutsi zuen, besteak beste, Donostian. Bartzelonan ere antolatu ditu erakusketak.