|
Erabilitako bermea ELKARGI Elkarrekiko Garantia Elkarteak jaulkitu izan zuen PRISMA DE SERVICIOS Y PROYECTOS S.L enpresak horrela eskatuta.
Aipatu enpresak bere eskaintzako B Kartazalean sartu izan zuen ELKARGIK prestatutako berme digitala eta guztia Urriaren 31an, asteazkenena, arratsaldeko 16:18etan jaso izan zen kontratazio elektronikoko aplikazioaren bitartez.
Behin betiko bermea jaulkitu aurretik, ELKARGIk Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Elektronikaren Idazkaritzara bermearen zirriborroa bidali izan zion kontratazio mahiko idazkaria izan den Ana Cirianok (Kontratazio Batzorde Nagusiko letratua) bermearen zirriborroa onetsi egin zezan.
Mezu honekin batera igortzen dugun Power-Pointeko fitxategiak lehen berme digitalaren testua eta ELKARGIKO zuzendariordea den Ignacio Bernaola jaunaren zinadura elektronikoa agertzen ditu.


|