Azken eguneratzea: 2009/02/21
Euskaldunaren X. Urteurrena
Euskaldunaren X. urteurrenaren ospakizunean izan da Lehendakaria
Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria Bilboko Euskalduna Jauregiaren inaugurazioaren X. urteurreneko ospakizunean izan da.
Lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea eta Jasone Ariztondo Kulturako Foru Diputatua (JB)
Lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea eta Jasone Ariztondo Kulturako Foru Diputatua (JB)

Festan Igor Yebrak, BOSek, Yaron Traubek zuzenduta, Bilboko Koralak, Asier Polok eta Oxana Kucherukek parte hartu dute. Guztiak izan ziren duela 10 urteko inaugurazioan Igor Yebra ezik, izan ere egun horretan lesionatuta zegoen.
 
Euskaldunan egindako biltzar eta ekitaldi guztien sustatzaileak eta antolatzaileak omendu dituzte gala honekin Bilborentzat eta Bizkaiarentzat sortu duten aberastasunagatik.

Euskalduna Jauregia

Euskalduna Jauregiaren kanpoaldea
Euskalduna Jauregiaren kanpoaldea

Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia, 1999ko otsailaren 19an inauguratua, oso eraikin berezia da; XXI. mendeko Bilbo berriko bereizgarrietako bat.

Federico Sorianok eta Dolores Palaciosek sortu zuten eta eraikitze-lanetan dagoen ontzi baten antza eman nahi izan zioten. Ontzia, Euskalduna ontziola egon zen dike batetik azaleratzen da. Jauregiak 2001eko Enric Miralles Saria jaso zuen Espainiako Arkitekturaren VI. Biurtekoan.

Bilboko hirigunean dago eta 53.000 m2-ko gunea osatzen du. Askotariko hainbat eta hainbat jarduera eskaintzen ditu, hala nola, ekonomia eta enpresa, erakunde, gizarte eta kulturakoak. Bertan OLBEko Opera Denboraldia, Espainiako Estatu osoko eta Europako garrantzitsuenetako eta ospetsuenetako bat, gauzatzen da. Bilbao Orkestra Sinfonikoak ere han du egoitza.

Eraikinak, Auditorioa eta bertan dituen hainbat kongresu-aretoren, bilera-aretoren, bilkura-aretoren, bulegoren, foyerren eta erakusketa atariaren bitartez herritarrek erabiltzeko guneak zerbitzuguneekin konbinatzen ditu; zerbitzuguneak biltegi, tailer, aldagela, kamerino, entsegu-areto eta abarren moduan erabiltzen dira.

Euskalduna zabalik egon den 10 urteetan Bilbon egiten diren biltzarren kopurua laukoiztu egin da eta Jauregian 2008an egin ziren 861 ekitaldiekin 93 milioi euro gehitu dira EAEaren BPGra.