Euskadin C Hepatitisari arretarako Estrategiaren koordinatzaile eta estatuko adituen taldekide den Daniel Zulaicak Osasunaren Orden Zibilaren Enkomienda jaso du gaur Madrilen

Argazkian__Daniel_Zulaica__Osasun_sailburuordea_den_Guillermo_Viñegrarekin_batera__gaurko_ekitaldian..JPG

2015.eko abenduak 10

Rodés Doktoreak zuzendutako taldekideekin batera eginiko lana aitortuz 

Osasun Sailaren azken datuen arabera, azaroaren 30ean Osakidetza hasita zegoen tratamendua ematen Rodes Doktorearen estatuko aditu-taldeak EAEri hiru urterako (2015-2017) xede jarritako pertsonen kopuruaren %60a baino gehiagori 

 

Euskadin C hepatitisari Arretarako Estrategiaren koordinatzaile Daniel Zulaica doktoreak jaso du gaur Madrilen Osasunaren Orden Zibilaren Enkomienda, Ministeriok urtero eman ohi duena. Hain zuzen ere, Zulaicak Juan Rodes Doktoreak zuzentzen duen aditu-taldearen baitan eginiko lana aitortu nahi izan du, baita bere taldekideena ere. 

Jon Darpón-ek zuzendutako Osasun Sailaren azken datuen arabera, 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte, Osakidetzak C hepatitisaren birusagatik hepatopatia kronikoa duten 1.479 pertsonari tratamendua ematen hasi zaie, antibiral berriekin, eta zifra hori igotzen ari da astero.

Horrek esan nahi du Rodésen taldeak 2017rako jarritako 2.367 pertsona tratatzeko helburu horretatik %60a baino gehiago ari dela tratamendua hartzen, Euskadin egindako ahaleginari esker eta urtea amaitzeko hilabete falta dela. Tratatutako pertsonen batez besteko adina 55 urte ingurukoa da eta 10 pazientetatik 7 gizonezkoak dira. Azpimarragarria da, era berean, tratatutako pazienteen sendatze-tasa: 10etik 9. Portzentaje berdina mantentzen da, baita ere, GIB-ak jota eta C Hepatitisarekin infektatuta dauden pazienteen kasuan.

 

EUSKAL ESTRATEGIA

 

 Euskadin C Hepatitisari Arreta emateko Estrategiaren lau jarduketa-ildoak ditu:

 C hepatitisaren birusaren eta C hepatitis kronikoaren infekzioaren egungo munta zehaztea.

 C hepatitisaren birusaren transmisioa saihesteko prebentzio-neurriak sustatzea

 Plan terapeutiko eta kliniko asistentzial bat zehaztea

 Eta herritarrekiko eta infektatutako pertsonekiko komunikazioa sustatzea.

          

Estrategian, helburu espezifikoak eta ekintza zehatzak aurreikusi dira. Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak abiarazi zuen estrategia hori, iragan otsailean sinatutako Agindu bidez, eta estrategian oinarrituta eman zaio, ordutik, erantzun egituratuagoa, koordinatuagoa eta eraginkorragoa C hepatitisak ekarritako erronken zailtasunari.

Osakidetzak C hepatitisa duten guztiei bermatu diela tratamendua beti. Zuzendaritza Batzordeak gauzatutako estrategiak, nolanahi ere, antolamenduko eta laguntzako jarduera-ildoak ezarri ditu, gaur egun osasun publikoko lehen mailako arazo bat denari ahalik eta erantzun onena emateko (hala ikuspuntu epidemiologikotik nola laguntzaren ikuspegitik) beharrezkoak diren ekintzak planifikatzeko, sustatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.

Horrela, Estrategiak, besteak beste, arlo horretan jarduteko irizpideak, jarduera-protokoloak, esku hartzeko prozedurak eta baliabideak jasoko ditu. Horien guztien gaineko koordinazioa, kontrola, ebaluazioa eta jarraipena berariaz sortutako antolamendu-egitura espezifiko batek egingo ditu, Zulaica doktorearen koordinaziopean. Zehazki, honako batzorde hauek osatuko dute egitura: Zuzendaritza Batzordeak, Batzorde Kliniko Asistentzialak eta Gizarte eta Herritarren Partaidetzarako Batzordeak. Zuzendaritza Batzordea osasun-ekintzak planifikatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da; horrez gain, aldian behin, C hepatitisak Euskadin duen egoera aztertuko du, eta gaixotasunak izandako bilakaerari buruzko analisi proiektiboak egingo ditu. Batzorde Kliniko Asistentzialak arlo hauetan jardungo du, besteak beste: arlo asistentzialean, klinikoan, diagnostikoan, terapeutikoan, antolamendukoan eta emaitzen ebaluazioan. Azkenik, Gizarte eta Herritarren Partaidetzarako Batzordearen zeregin nagusia C hepatitisaren birusa duten pertsonek edo horien ordezkariek aurkeztutako proposamenak edo ekarpenak jasotzea, eztabaidatzea eta aztertzea izango da.

Laguntzako Batzorde Klinikoko presidentea Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria, Antonio Arraiza, da. Batzordean, hainbat arlotako espezialistak daude: hala nola, digestio-aparatuaren eta gibeleko gaixotasunetakoak, gaixotasun infekziosokoak, epidemiologiakoak eta familia-medikuntzakoak, bai eta, orobat, ospitaleetako farmazialariak ere. Bestalde, Daniel Zulaica doktoreak koordinatzen du estrategia. Horrez gain, hiesaren eta STIren Euskadiko Planaren koordinatzailea da, bai eta C hepatitisari aurre egiteko Estatuko Planeko aditu-taldeko kidea eta Herritarren Partaidetzarako Batzordearen presidentea ere.

 

 Gasteiz, 2015eko abenduaren 10a