Lemoiz ko alkateak Armintzako portu-ingurua hobetzeko ideiak azaldu dizkio Oregi´ri

Armintza_Oregi_10_09_15_(38).JPG

2015.eko irailak 10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Armintzako portua bisitatzen izan da. Portu horretan, 107 kirol-amarraleku daude, eta 5 arrantza-ontzi porturatzen dira bertan. Aiz sailburuordea eta Ruiz de Angulo zuzendaria lagun zituela, Oregi Unai Andraka alkatearekin elkartu da, eta portu-ingurua hobetzeko hainbat ideiaren eta proiekturen berri izan dute Jaurlaritzaren ordezkariek alkatearen eskutik.

 

Armintza Billano lurmuturraren inguruan dago, Gaztelu mendiaren bazter arrokatsu batek zatitutako senadi batean; mendebaldean itsasontziak hartzen ditu, eta ekialdean hondartza dauka. Inguruetan uharriak ditu, eta haien gainean sarbide zaileko kanal estu bat irekitzen da.

 

Portua lehendabizikoz Plentzia hiriaren hiri-gutunean aipatzen da (1229), Lemoizko eta Plentziako elizateko biztanleen artean errepikatzen ziren auziengatik, Armintzako portuaren jurisdikzioagatik. 1883an, babes-portu gisa aitortu zuten.

 

Armintza ainguratoki natural izan zen, eta garrantzia hartu zuen portu bezala XIX. mendetik aurrera, Plentziako portuaren krisiarekin batera. 193ean, Juan Egidazuk ekialdeko eta mendebaldeko kai-muturra diseinatu zituen. 1993an, olatu-hormatarako dikea luzatu zuten.

 

Armintzako portuan olatu-hormatarako dikearen berezitasuna nabarmendu behar da, biraketa bitxia egiten baitu. Dikea harlanduzkoa da, bertikala, eta uharrien gainean eraiki zen; hainbat fasetan 340 m izatera igaro zen.