Osakidetzak jardun protokoloa abian jarri du Bizkaian balizko beste ebola kasu bat dela eta

2014.eko irailak 10

Pazientea Sestaon bizi den 38 urteko gizonezko bat da, Nigeriako herritartasuna duena. Klinikoki egonkor dago

Osakidetzak jardun-protokoloa abian jarri du gaur arratsaldean balizko beste Ebola kasu bat dela-eta. Hainbat egunez sukar handia izan ostean, Basurtuko ospitalera eraman dute protokoloari jarraituta, eta jardun-protokoloa abian jarri dute han Ebola kasu bat izan bailiteke.

Ohiko bizilekua Sestaon duen 38 urteko gizonezko nigeriar bat da. Eta bere herrialdetik itzuli berri da Euskadira. Hainbat egunez sukar handia izan ondoren, Larrialdi-zerbitzura deitu du senide batek eta, protokoloari jarraiki, Basurtuko unibertsitate-ospitalera eraman dute.

Klinikoki egonkor dago pazientea, eta beharrezko proba guztiak egiten ari zaizkio. Proben emaitzek Ebola kasu bat den baieztatu edo baztertuko dute datozen 24 orduetan eta, Estatuko beste erkidego batzuetan gertatu den moduan, hasieran antzeko sintomak dituen beste eritasun bat den jakingo dugu.

Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dute informazio gehiagorik emango, pazientearen egoerak ez badu aldaketarik, harik eta azterketa mikrobiologikoen emaitzak eskuratu arte.

Berriz ere lasaitasun-mezua helarazi nahi diegu herritarrei, protokoloak behar bezalako garapena izan baitu lehen mailako arretan zein ospitaleetan eta larrialdi-zerbitzuetan. Horrez gain, osasun-langile guztiei eskerrak ere eman nahi dizkiegu epidemiologiako eta antolamenduko erronka honen aurrean emandako osasun-erantzun onagatik eta agertutako profesionaltasun eta konpromisoagatik. 

Vitoria-Gasteizen, 2014ko irailaren 9an