Euskadik lankidetza hitzarmen bat sinatuko du Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin eta Red.es Enpresa Erakunde Publikoarekin, ikt-ak Osasun Sistema Nazionalaren barruan garatzeko, EAE-ren esparruan
2014.eko abuztuak 11
Gobernu Kontseiluak Euskadiren, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren eta Red.es enpresa-erakunde publikoaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena onartu du gaur. Hitzarmen horren helburua zera da: hiru administrazioek ekintzak garatzea IKTen erabilera Osasun Sistema Nazionalaren barruan finkatzeko, Euskadik eta OSNk informazioa eta erabiltzaileen identifikazioa trukatu ahal izateko.
Lankidetza-hitzarmen honek hiru jarduera-ildo barne hartzen ditu:
- Errezeta elektroniko interoperagarria ezartzea OSNan
- OSOREN historia kliniko digitalaren sistema erabat hedatzea
- OSOREN erabiltzaileak identifikatzeko sistema eboluzionatu eta hobetzea
Zehazki, autonomia-erkidegoen mediku-errezeten trukea efektiboa egitera bideratutako ekintzak egingo dira, beren ohiko bizitokiaz bestelako autonomia-erkidego batetik errezeta bat eskatzen duten herritarrei botikak elektronikoki ematen zaizkiela bermatzeko.
Gainera, OSOREN historia kliniko digitalaren hedapena osatuko da, eta herritarren eta profesionalen esku jarri, bai eta OSOREN erabiltzaileak identifikatzeko sistema eboluzionatu ere; hori dena EAEren esparruan.