Osakidetzaren 2014ko lehen seihileko jarduerari buruzko balantzea

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

2014.eko Uztailak 16

Osakidetzako zuzendari nagusiak, Jon Etxeberriak eta Laguntzako zuzendaria den  Antonio Arraizak aurtengo lehen seihilekoari dagozkion Osakidetzaren jarduerari eta itxaron-zerrendari buruzko datuak aurkeztu dituzte gaur goizean  legealdi hasieran transparentziarekiko hartutako konpromezua betez.

Azpimarratzeko datuen artean, kontsulta, proba diagnostiko eta ebakuntza kirurgikoetarako batez besteko itxaronaldiak, aurretik zehaztutako helburuen barruan daudela azaldu dute Etxeberriak eta Arraizak. Ekainaren 30ean itxitako datuen arabera, kirurgiaren zain dauden gaixoak 2013. urtean baino %5 baino gehiago dira eta batez besteko itxaronaldia 50 egunekoa da. Kontsultei dagokienez, kontsulta baten zain dauden pertsonen kopuruak %1 jaitsi da, batez besteko atzerapenak 22 egunekoa izaten jarraitzen duela.  Proba diagnostikoei dagokienez, gaixoen-kopurua %4 igo da, batez besteko atzerapena aurreko urteko aldi bereko berdina delarik .

Informazio zehatzagoa prentsa dossierrean