Azken eguneratzea: 2009/07/01
"Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Euskal Herriko Unibertsitatearen Arautegia" argitaratu dute
EHUko Gobernu Kontseiluak 2008ko irailean onartutako arautegia hedatzeko eta erabiltzeko modu bat da eskuliburu hau
DBEB
Argitalpen hau EHUren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren elkarlanaren emaitza da. Hiru atal hauek ditu: lehenengoan xedapen zatia eta zenbait iruzkin daude, komunitate unibertsitarioari (ikasleei, irakasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei) arautegiaren edukia azaltzeko. Bigarren ataleak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzeko ereduak eskaintzen ditu, eta hirugarrenak Unibertsitatean gertatu ohi diren datu babesaren arloko hamabost kasutik gora aztertzen ditu. Esate baterako: azterketetako emaitzen argitalpena, norgehiagoka-prozedurak, irakasleek ikasleen datuak eskuratzea, erreferentzia pertsonalak, irakaskuntza jardueraren gaineko ebaluazioa, matrikularako klausula eredua eta beste batzuk.





EHUko berrirako lotura
"Babestu" atarira lotura