Azken eguneratzea: 2013/11/08

Consumópolis8. 'Entrenatu gogoz, arduraz kontsumitzeko' izeneko kontsumo arduratsuari buruzko 8. eskola-lehiaketa (2012-2013 ikasturtea)

Bilboko Madre de Dios ikastetxeko taldeak saria eskuratu du Madrilen, 'Consumópolis8' lehiaketaren estatu-mailako fasea irabazita

Azaroaren 7an, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioan, Consumópolis8 irabazi duten taldeei sariak eman zizkieten, 'Entrenatu gogoz, arduraz kontsumitzeko' izeneko kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketan (2012-2013 ikasturtea).

'Ciudadanas' taldearen kideak, haien irakaslea eta Elena Unzueta (Kontsumobideren zuzendaria)Talde sarituetako bat 'Ciudadanas' izenekoa izan da (zehazki, DBHko lehen ziklokoa). Talde hori Bilboko Madre de Dios ikastetxekoa da, eta Andrea Peñak, Garazi Valverdek, Iratxe Ibarrondok, Leire Abadek eta Susana Maldonadok osatu dute, Toñi Burgos Herritartasuneko irakasleak koordinatuta.

Ekitaldiaren buru ministroa izan da; eta han izan ziren, sarituekin eta haien familietako zenbait pertsonarekin batera, Kontsumobideko ordezkariak ere, Elena Unzueta zuzendaria horien buru zela.

Informazio gehiago:

Madre de Dios ikastetxea (Bilbo) Consumópolis8 eskola-lehiaketaren estatu-mailako fasearen irabazle

 

Lotura:

Consumópolis9. 2013-2014ko eskola lehiaketa kontsumo arduratsuari buruz. 'Pantailen artean kontsumitzea'