Azken eguneratzea: 2007/11/29
Prebentzio kanpaina Egizu HIESaren proba eta atera zaitez zalantzatik
Lehenbiziko aldiz GIB diagnostikatzen zaien pertsonen %40k berandu jakiten dute beren diagnostikoaren berri. Egoera honetan nahiko sarritan aurkitzen dira duela hainbat urte arriskuko praktika heterosexualak izan dituzten 43 urtetik gorako gizonezkoak. 2007 urtean 150 infekzio berri diagnostikatuko direla estimatzen da, aurreko hiru urteetakoaren antzeko kopurua.

Sarritan, paziente seropositiboak atenditzen dituzten profesional sanitarioek gure ospitaleetan errepikatzen den egoera batez hitz egiten digute. GIB infekzioa zeukatenik ez zekiten hainbat pertsona iristen dira ospitalera, gaixotasuna -hiesa- oso estadio aurreratuan dagoela eta horietako asko, edo laster hiltzen dira edo, bizirik ateratzen badira ere, ondorio larriekin geratzen dira. Eta hau gertatzen da -gehitzen dute etsimenduz- gaitz honengatik inork ere hil behar ez lukeen garai honetan... (Testu osoa ikusi (pdf, 58 KB))