Azken eguneratzea: 2007/11/22
ONA. Herri-erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektroniko berria.
ONA herri-erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektroniko berria da, oinarritzat euskal osasun publikoaren aurrean identifikatzea badauka ere, irudi berri bat eskaintzeaz gainera, beste Administrazio publiko batzuetara, autonomiko ez ezik estataletara iristeko plataforma gisa balio du.
"OTI txartelak, Osakidetzako Osasun Txartel Indibidualak, dagoeneko 20 urte bete ditu. Aitzindaria bere garaian, Osakidetzaren erabiltzaile eta Osasun Saileko aseguratu gisa identifikatu gaituen dokumentua izan da eta, zalantza gabe, eginkizun garrantzitsua bete du transakzio sanitarioak antolatzen eta modernizatzen eta, hori bezain garrantzitsua dena, denok eta gutako bakoitza sentiarazi gaitu euskal osasun sistema publikoaren atal edo partaide. Baina, logikoa denez, 20 urte hauetan gauza asko aldatu dira eta aldaketa horretan eragin berezia izan duen elementuetako bat Informazio eta Komunikazioko Teknologien (IKT) garapena izan da..." (Testu osoa ikusi (pdf, 50 KB))