|
Enpresa-soluzioetako punta-puntako Grupo i68 enpresak eta Portugalgo Primavera BSS enpresak hitzarmena sinatu dute Izaro APS software industriala Primavera Industry v7 soluzio bertikalarekin integratu eta OEM erregimenean merkaturatzeko. Tresna hori dagoeneko salgai dago Espainiako eta Portugalgo merkatuetan eta Mozambiken, Angolan, Brasilen, Cabo Verden eta Guinea Bissaun ere pixkana-pixkana eskaintzen joateko asmoa dute.
Izaro APS (Advanced Planning System) soluzioa Grupo i86ek sortu du Portoko INESC zentroarekin batera, fabriken ekoizpen-gaitasuna optimizatu eta entrega-epeak hobetzeko. Kudeaketa industrialerako tresna hori Primavera Industry v7an integratuta dago eta fabrika, dibisio eta negozio-unitate desberdinetako ekoizpena planifikatzeko aukera ematen du, lanpostu bakar batetik arituta. Horri esker, errazago kudeatzen dira eguneko eta asteko plangintza-saioak eta beste sailek eskatutako simulazioak.
|