HIESA
GIB-HIESaren infekzioa



Zein dira STG garrantzitsuenak?

indizera joan>

 

GONORREA: Blenorragia edo gonokozia izena ere ematen zaio. Sintoma arruntenak ondokoak dira: baginako fluxua gehitzea, jariakinak zakilean edo erresumina pixa egitean. Kasuen %50ean ez dago batere sintomarik. Bagina, uzki edo aho bidezko sexu-harremanetan kutsatzen da; beraz, genitalei ez ezik, ondesteari eta eztarriari ere erasan diezaieke. Antibiotikoekin tratatzen da.

CHLAMYDIA: Gonorrearen tankerako sintomak ditu, eta, gaixotasun hori bezala, bagina, uzki eta aho bidezko sexu-harremanetan kutsatzen da. Tratamendua antibiotikoekin egiten da. Kasuen %50etik gora ez dauka inolako sintomarik.

SIFILIA: STG hau konplexua da, eta urte askotan zehar sintoma desberdinak eragiten dituen bakterio batek sortzen du. Hasieran, minik ematen ez duen ultzera bat azaltzen da ukimen-gunean -genitalak, ahoa edo uzkia- eta zenbaitetan ez da ikusten begien bistan. Tratamendua antibiotikoekin egiten da.

HERPESA ETA GENITALETAKO GARATXOAK: Bagina, uzki edo aho bidezko sexuharremanetan eta lesionatutako larruazalarekin kontaktu intimoa izatean transmititzen diren birusek eragiten dituzte gaitz hauek. Baba txiki minberak edo azalore-itxurako garatxoak sortzen dituzte barneko edo kanpoko genitaletan eta uzkiaren inguruan. Ez dute tratamendu sendagarririk; ondorioz, aldizkako azterketak egin behar dira, konplikaziorik gerta ez dadin. Birus horiek egoteak zerikusia izan dezake tumoreak sortzearekin, batez ere, umetokiaren lepoko minbiziarekin.

B HEPATITISA: Gibela modu kronikoan erasan dezakeen birus batek eragiten du B hepatitisa. Batzuetan, zirrosia eta gibeleko minbizia ere sortu ditzake. Sexu eta odolaren bidez edo amarengandik haurrarengana transmititzen da. Heldu askok ez dute inolako sintomarik infekzioaren unean. B hepatitisaren kontra badago txerto eraginkor bat, eta, gaur egun gure erkidegoko txerto-egutegiaren barruan sartuta dago.

GIB/HIESa: Koitodun sexu-harremanak GIBa kutsatzeko arriskuzko jarduerak dira. Aho bidezko harremanetan arriskua txikiagoa den arren, kutsa daiteke. Beste transmisiobide batzuk hauek dira: odola eta amarengandik haurrarengana. Infektatu ondoren, gehienetan, ez da sintomarik azaltzen urteetan.

atzera
aurrera
Azken eguneratzea: 2008/09/26