HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
GIBak nola jokatzen du?
Giza Inmunoeskasiaren Birusak ( GIBak) linfozitoak erasotzen ditu eta hauek gure defentsa-sistemaren zuzendariak dira. GIBaren aurka sortzen diren antigorputzak ez dira gauza birusak hiltzeko.
Hasiera batean GIBa lo antzean dago linfozitoen barruan eta infektatutako inmunitatesistemak lanean jarraitzen du itxuraz bere normaltasunean. Urteen buruan eta ondo zehaztu gabeko arrazoiengatik GIBa aktibatu, esnatu egiten da eta linfozitoen barruan oso azkar ugaltzen da, linfozitoak desegin eta birus pila bat askatzen da; hauek beste linfozitoak infektatuko dituzte. Horrela GIBak sistema inmunea gero eta gehiago makaldu eta zera lortzen du: gure organismoak, zenbait germen eta minbizi-motaren aurka, behar bezala jokatzeko ezina.
