HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
Nola jakin pertsona bat GIBak infektatuta dagoen?
Odol analisi espezifiko baten bidez. Analisiak pertsonak GIBaren aurkako antigorputzak dituen detektatzen du. Itxuragatik ezin diogu inori igarri infektatuta dagoen.
Antigorputzak detektatzen badira probaren emaitza positiboa da, eta pertsona hori seropositiboa, GIBaren eramailea. Antigorputzik detektatzen ez bada proba negatiboa da eta pertsona seronegatiboa.
Infektatu ondoren pertsona gutxi gora behera hiru hilabete egon daiteke antigorputzik sortu gabe. Beraz, hiru hilabetez itxaron behar da analisi hori egiteko, zeren lehenago eginez gero probak negatibo eman baitezake, pertsona infektatuta egonda ere.
Azken eguneratzea: 2008/09/26

