2002-2010 Osasun Plana
Osasun Plana Buletina
Buletin honen helburua gure erkidegoko osasunaren ikuskera panoramikoa ematea da, lan asistentzialari osasuneko emaitzen erreferentzia-marko zabal bat emateko, baita gaixotasun nagusien eboluzioko joeren berri emateko ere.
Baliteke Osasun Sailak, profesionalekin batera, lehen mailako atentzioko Lehentasunezko Eskaintzaren edo ospitaleetan MIAz, iktusaz edo minbiziaz arduratzeko Eskakizun Bereziko Prozesuen bitartez, emaitza horiek hobetzeko bultzatu nahi dituen jarduketen estrategiak ezagutzea.
Banakako jarduketa askoren baturak emaitza orokor batzuk lortzen laguntzen du. Gure ustez, emaitza horiek agente sanitarioek eta sozialek ezagutu behar dituzte.
2002-2010 Osasun Planaren zenbait proiekturen parte-hartzaile egin nahi zaitugu gure herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, bizi-itxaropenean estandar oso altuak lortu dituzten herrialde garatuetan funtsezko helburua dena. Zehazki esateko, "Zainketa Aringarrietako Plana" delakoak heriotza duin eta beneragarria sustatzen du herritarren igurikimenekin eta "Gaixotasun Kronikoen Errehabilitazioa Hobetzeko Proiektua" delakoak helburu horretarako eraginkorrak diren jarduketak sartuko ditu prebalentzia altuko patologietan.
Esandakoaz gain, berritzat jotzen dugun informazioa aurkezten dugu, esaterako: desberdintasun sozialak osasunean, gurea bezalako kalitatezko eta guztientzako sarbidea duen sistema sanitario bati datxekion ekitatea egon arren bizirik dirautenak.
Azkenik, zure interesa piztu nahiko genuke eta buletin honen argitalpenean aldizkakotasun bat mantendu, aurreko Osasun Planaren ebaluazioak, profesional sanitarioen artean Planaren ezagutza baxua zela erakutsi baitzuen. Zentzu horretan, zure galderak eta orrialde hauetan ikusi nahiko zenituzkeen gaiak zeintzuk diren guri helaraztera animatzen zaitugu.
Buletin azkena