itzuli
Proiektuen zerrenda
- 1.PROG - 01: Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana ezartzea : Administrazioak herritarrei emandako zerbitzuak digitalizatzea, aurretiaz zehaztutako plangintzan oinarrituta.
- 1.PROG - 02: Barne Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana egitea . Hiru digitalizazio-proiektu nagusi zehaztu eta abian jartzea:
-
Berariazko plangintza baten barruan digitalizatu beharreko barne-zerbitzuak identifikatu, hautatu eta lehenestea bermatzea.
-
Gehienez hiru digitalizazio-proiektu abian jartzea. Proiektu horiek lehentasuna izango dute eginiko plangintzan eta II. AGEPEren denbora-epean amaitu ahal izango dira.
- 1.PROG - 03: Kontratazio publiko elektronikoa : Eusko Jaurlaritzak eginiko kontratazio guztien lizitazio elektronikoa ahalbidetzea, horretarako beharrezkoak diren teknologia-garapen guztiak burutuz.
- 1.PROG - 04: e-Administrazioaren eraginaren ebaluazioa : Administrazio elektronikoarekin lotuta Eusko Jaurlaritzak garatu dituen proiektuen eragina aztertzea e-Administrazioan, euskal jarduera sektorialean izan duten eragin kuantitatibo eta estrategikoa zein izan den ikusteko.
- 1.PROG - 05: Zerbitzuen katalogoa : Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen eskaintza antolatzea, prozeduren edukia zehaztuz, taldekatzeko eta banakatzeko irizpideak ezarriz, ezaugarri nagusien arabera sailkatuz, ezaugarritzen dituen informazioa estandarizatuz eta helburu bakoitzerako behar diren datuak identifikatuz, herritarren eskura zerbitzuen katalogo ordenatua, estandarizatua eta homogeneoa jartzeko.
- 1.PROG - 06: Zerbitzu telematikoak kudeatzeko eredua : Proiektu honek jasotzen duen zerbitzu telematikoak kudeatzeko ereduaren helburua da antolakuntza- eta funtzionamendu-eskema bat zehaztea, zerbitzu telematikoen garapena antolatzeko eta horien funtzionamendu egokia bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta horren Erakunde Autonomoetan.
- 1.PROG - 07: Sinadura elektronikoa hedatzea :
-
2009an, euskal osasun publikoaren hartzaile diren eta 16 urte baino gehiago dituzten biztanleen erdiak baino gehiagok izatea ONA txartela.
-
Euskal administrazio eta erakunde publikoek zerbitzu elektronikoak eta ONA txartelaren beste erabilera batzuk abian jartzeko lanean esku hartzea.
- 1.PROG - 08: e-Administrazioa plataformaren eboluzioa : Teknologia-plataformaren etengabeko mantentzea eta eguneratzea ziurtatzea e-Administraziorako, horrela, etengabe erantzun diezaien izapidetza telematikoko beharrei eta gero eta funtzionalitate gehiago eta hobeak eskain diezaien bai herritarrei, bai barneko izapide-egileei, etengabeko hobekuntzaren dinamikan.
- 2.PROG - 09: Gobernuaren web orrialdeak presentzia-eredura egokitzea : Eusko Jaurlaritzaren informazio-zerbitzuak egokitzea ekainaren 8ko 108/2004 Dekretura, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak Interneten duen presentzia-ereduari buruzkora.
- 2.PROG - 10: Zerbitzu berriak eta bitarteko telematikoetako presentziaren eboluzioa : Proiektu hau egiteko, euren artean lotuta dauden zenbait fase edo azpiproiektu egitea aurrez ikusita dago. Fase edo azpiproiektu horiek honako alderdi hauek barne hartzen dituzte: errealitatea aztertzeko tresnak sortzea, itxaropenak, zerbitzu-beharrak eta hobetzeko aukerak aztertzea, eta metodologiak eta proposamenak garatzea, horiei erantzuna emateko eta, ondorioz, zerbitzu berriak garatu eta daudenak hobetzeko.
- 2.PROG - 11: Zuzenean Arreta Zerbitzu Osoa ezartzea eta zerbitzu automatizatuak eta aurretiazko informazioa garatzeko fase berriak egitea : Zuzenean zerbitzua ezarri eta abian jartzearekin lotuta, horrek izan behar duen eboluzioa zehazteko, emandako zerbitzuak etengabe hobetzeko eta aurkitutako eskari-beharretara egokitzea bermatzeko.
- 3.PROG - 12: Digitalizazio Eskuliburuaren berrikuspena: ereduak eta metodologiak : Zerbitzuak Digitalizatzeko Eskuliburuaren eta hori osatzen duten eredu eta metodologien mantentze eta eguneratze iraunkorra ziurtatzea, Eusko Jaurlaritzaren Sailek eta Erakunde Autonomoek egiten dituzten eskaerei erantzuteko eta uneoro zerbitzuak digitalizatzeko prozesuaren baldintzak betetzeko.
- 3.PROG - 13: Intranet: kontzeptuaren berrikuspena, egoera berriak eta teknologia-arkitektura : Korporazio-intranetaren eredurik hoberena zehaztu eta diseinatzea. Horretarako, intraneteko teknologiak Administrazioaren jarduerari laguntzeko tresna modura izan ditzakeen aplikazioak aztertuko dira.
- 3.PROG - 14: Antolakuntza-ereduen berrikuspena zerbitzu telematikoen eboluzioaren arabera : Proiektu honen asmoa informazioaren gizartearen testuinguruan bestelako Administrazioekin eta herritarrekin sarean harremanak dituen Eusko Jaurlaritzaren premiei erantzuteko gai diren antolakuntza-ereduei buruzko hausnarketa-prozesuaren oinarriak ezartzea da.
- 3.PROG - 15: Ezagutza kudeatzeko eredua : Eusko Jaurlaritzako ezagutzaren kudeaketaren ikuspegia definitzea, pixkanaka ezartzea ahalbidetzen duten ekimen sorta bat zehaztuta, definitutako estrategiak alor horretan hartzen den edozein ekintzatarako erreferentzia-esparrutzat balio dezan.
- 3.PROG - 16: Administrazio elektronikoaren sostengurako arau-multzoaren garapena : Aldaketa, antolakuntza-kultura berria eta antolatu berri diren zerbitzuen eskaintza agintzen, bermatzen eta bultzatzen duen araudia garatzea.
- 3.PROG - 17: Administrazio elektronikoari buruzko prestakuntza : Prestakuntza-plana garatzea 2010 PESI-ren proposamenekin elkarlan estuan, identifikatutako xede-taldeen prestakuntza-garapenari eta erakundean Administrazio elektronikoaren alorrean dituen helburuak erdiesteari lagun diezaion premiak antzematetik hasi eta horiek irakastearen balorazioarekin amaituz.
- 4.PROG - 18: Administrazioen arteko eta beste erakunde batzuekiko elkarreragingarritasuna : Administrazio edo Erakunde ezberdinen artean informazioa trukatzeko sistema bat eraikitzea, herritarrei edo enpresei datu horien egiaztagiririk eskatu behar ez izateko Administrazioetan izapideak egin behar dituztenean.
Datuak trukatzeko sistemaren eraikuntzak gutxienez honako helmena izango du:
-
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko elkarreragingarritasuna.
-
Udalekiko elkarreragingarritasuna: errolda.
-
Foru Administrazioen Ogasunekiko elkarreragingarritasuna: Zerga-betebeharrak.
-
Notarioekiko elkarreragingarritasuna.
-
Jabetza-erregistratzaileekiko elkarreragingarritasuna.
- 4.PROG - 19: Administrazioen arteko lankidetza, Interneteko edukiak eta zerbitzuak aurkezteko : Proiektu honek Interneten euskal herritarren esku jarri nahi du erakunde ezberdinetako informazio publikoa, modurik eroso eta errazenean egin ere; bestalde, zerbitzu publikoen atzipena erraztea ere badu helburu, atzipen hori edozein erakunde-ataritik egin dela ere.
- 4.PROG - 20: e-Administrazioko etorkizuneko egoerak aztertzea : Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeen administrazio elektronikoaren derrigorrezko garapenak sortutako etorkizuneko egoera teknologikoa aztertuko duen, eta bete beharreko premiak zeintzuk diren eta premia horiek konpontzeko antolakuntza- eta funtzionamendu-formularik egokiena zein den ezarriko duen azterlana garatzea.
- 4.PROG - 21: Administrazio Elektronikoaren Eredua aplikatzea euskal Administrazioetan: Tokiko Agenda Digitalak : Administrazio elektroniko bikainak garatzea beren arduradun politikoen lidergotik, Administrazioen arteko elkarlanetik, enplegatu publikoen inplikaziotik eta herritarren partaidetzatik abiatuta; definitutako politiken eta estrategien arabera; egiturak egokituta, prozesuak berriro diseinatuta eta informazio- eta teknologia-estrategiak erabilita; zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta herritarren beharrei modu eraginkorrean erantzuteko helburuarekin.
itzuli
|