itzuli
PEAGE II-ren zeregina
Eusko Jaurlaritza erreferentziako Administrazio bihurtzea, zerbitzuak modu efiziente eta eraginkorrean emateari dagokionez. Horrez gain, haren barne-antolakuntza eskari berrietara egokituko du, eta sare-lana bermatuko du Administrazioko beste maila batzuekin, bai Euskadin, bai Europan eta, berariaz, estatuan.
PEAGE II-ren ikuspegia
Hauek dira Administrazio eta Gobernu Elektronikoen bigarren Plan Estrategikoaren helburuak:
-
Eusko Jaurlaritzaren lana nabarmentzea euskal Administrazioko beste mailekiko lankidetzan, horiek zerbitzu efiziente eta eraginkorrerantz bideratzeko, XXI. mendeko gizartean.- LIDERGOA
-
Ahaleginak eta elkarreragingarritasuna batuko dituen kultura berria garatzea zerbitzu publikoak ematerakoan, euskal gizarte moderno eta aurreratu baten alde.- SARE PUBLIKOA
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kultura eraldatzea, aurrea hartzeari lehentasuna emateko zerbitzu publikoak proposatu eta ematerakoan.- ADMINISTRAZIO PROAKTIBOA
-
Gure gizarteari baliodun zerbitzuak eskaintzea, baliabide publikoen errendimendua optimizatzeko, teknologia berrien ahalmenen erabilera masibotik hasita.- BALIODUN ZERBITZUAK
-
Ebaluazio eta hobekuntza jarraitua bultzatzea, herritarren iritziaren sendotzea eta kudeaketa efektiboa sustatuz zerbitzu publikoak eskaintzeko fase guztietan.- GARDENTASUNA
PEAGE II-ren balioak
ERAKUNDEEN KONPROMISOA.- gobernuko erantzukizun-maila gorenen inplikazioa, Administrazio eta Gobernu Elektronikoen helburuak lortzeko.
LANKIDETZA EUROPAKO EREMUAN.- koordinazio- eta elkarreragingarritasun-proposamenak bultzatu eta garatzea euskal Administrazioekin, estatukoekin eta Europakoekin, euskal gizartea eta horren instituzioak gehiago garatu eta integratzeko Europako eremuan.
GIZA AHALAREN GARAPENA.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko giza ahala osatzen duten profesionalen inplikazioa, aldaketa eta lanbide-aberastea bultzatzeko prozesuak ezartze aldera.
HERRITARREN INGURUAN ARDAZTUA.- modu sistematikoan, emandako zerbitzuen kalitatea aztertuko duen kultura garatzea, euskal gizartearen iritziaren eta proposamenen egituraketa eta kudeaketatik abiatuta.
BERDINTASUNA.- zerbitzuak ematerakoan, gizarte-talde bat ere ez baztertzea, zerbitzu horiek erabiltzeko duten gaitasunari dagokionez.
KANAL ANITZ.- zerbitzuen eskaintzarako sarbidea modu eraginkorrean bermatzeko.
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK.- zerbitzuaren kalitatea eta baliabideen erabileraren efizientzia azkartuko dituen faktorea.
itzuli
|