PEAGe II - Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Bigarren Plan Estrategikoa 2008-2010


itzuli

Erantzukizun arloak eta parte hartzen duten organoak

Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Bigarren Plan Estrategikoak printzipio hauek bete behar ditu:

  • Eraginkortasuna.- bilatutako helburuak lortzerakoan.
  • Efizientzia.- Plana ezartzerakoan eta lortutako produktuetan.
  • Koordinazioa.- gobernuaren sail guztiekin eta, bereziki, modu batera edo bestera osagarriak diren eta gobernuaren konpromisoek arrakasta izan dezaten laguntzen duten planekin, informazioaren gizartearen arloan.
  • Etengabeko egokitzapena.- programa, proiektu eta tresna erabilgarriena.

Printzipio horien arabera, erantzukizun-eremuak eta erabaki-organoak hauek izango dira:

Gobernu Kontseilua

- Plana onestea.
- Jarduerak eta proiektuak bultzatzeko organoa.

Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea

- Plana osatzen duten proiektuei buruzko informazioa ematea.
- Burutzapen-aldian egingo diren aldaketei buruzko informazioa ematea.
- Planaren betetze-mailaren jarraipena egitea.

Eraberritze eta Administrazio Elektronikoko Idazkaritza Nagusia

- Administrazioen arteko koordinazioa.
- Gobernuaren sail eta organo guztiekiko koordinazioa.
- EIGPko Zuzendaritza Batzordearekiko koordinazioa.
- Barne- eta kanpo-komunikazioa.
- Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusiarekiko harremana.

Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritza

- Plana gauzatzea.
- Proposamenak eta Planaren aldaketak egitea.
- Komunikazio-plana burutzea.
- Gobernuaren sail eta organo guztiekiko jarduera-koordinazioa.
- Administrazioen arteko jarduera-harremana.
- Jarduera-harremana  Berrikuntzako eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaritzarekin.
- Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarekiko koordinazioa.

 

itzuli

Azken eguneratzea: 2008/07/31