Emakume haurdunentzako gomendioak
Gripe birus berriak eragindako gaixotasuna arina edo moderatua da emakume haurdunentzat. Emakume haurdunek ez daukate gainerako populazioak baino arrisku handiagoa gripea harrapatzeko; halere, haurdunaldian konplikazioak sortzeko arrisku handiagoa dago, batez ere hirugarren hiruhilekoan.
Birusa pertsonatik pertsonara kutsatzen da, batez ere airez, pertsonak eztul egitean, hitz egitean edo doministiku egitean egozten dituen listu tanta edo sudur jariakinen bitartez, hauek airean barreiatuak, eskuetan edota gainazaletan geratzen baitira.
Pertsonak kutsa daitezke zuzenean, infektatua dagoen norbaitengandik datozen mikrotanta horiek inhalatzeagatik edo zeharbidez, eskuetan edo gainazaletan geratu diren mikrotantak ukitu ondoren eskuak begietara, sudurrera edo ahora eramateagatik.
Kutsapena saihesteko honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:
- Ahalik eta denbora gutxiena egon gripe sintomak dituzten pertsonen ondoan.
- Ez da gomendatzen emakume haurdunek gripea daukaten pertsonak zaintzea.
- Sarritan garbitu eskuak ura eta xaboia erabiliz.
- Ahalik eta denbora gutxiena egon jendetza handia dagoen lekuetan.
- Egurastu ahalik eta ongien etxea, leihoak sarritan zabalduz.