Aurkibidea | Erakusketa ibiltaria | Egutegia eta udalerriak | Beste zenbait ekintza | Materialak
1. Moduloa | 2. Moduloa | 3. Moduloa | 4. Moduloa | 5. Moduloa | 6. Moduloa | 7. Moduloa | 8. Moduloa
"Mehatxupean dago jaso dugun natura ondare aberatsa, gure herri identitatea islatzen duten ezaugarriak arriskuan jarrita"
Modulu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko ondare naturalaren aberastasuna islatuta geratzen da: bai habitat dibertsitatea eta baita flora eta fauna espezie aniztasuna ere. Pista joko batek marko elektroniko batean etengabe agertzen diren 20 landare eta animalia espezietatik 10 identifikatzen laguntzen digu.
Gaur egungo garapen eredua eta gure bizimodua, dibertsitate biologikoa arriskuan jartzen ari dira, jadaneko mehatxu larrian dagoena. "Hiru segidan" jokora jolastuz 8 mehatxu nagusiak ezagutu ahal izango ditugu. Horretarako altuera ezberdineko zuhaitzak irudikatuko dituzten 6 zutabez osatutako baso moduko batean sartu beharko dugu (1,80m eta 2,40m artean), enborrez eta basoko faunaren maketaz hornituta: okila, garrapoa, gerri-txoria, urubia edo muxar grisa. Jokoa honetan datza: zutabe bakoitzean, mehatxu bakoitza bere irudiarekin eta bere deskribapenarekin lerrokatu beharko da.
Gehiago jakiteko (1,6 Mb)
|