Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

140/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera espetxe-osasunaren esparruko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2011
  • Gaia: Zigor eta Espetxe arloa; Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Osasuna
Xedea:

Espetxe osasun arloan, EAEk bere gain hartu dituen zerbitzu eta eginkizunak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak espetxe legerian ezarritako osasun-laguntza arloko eginkizunak beteko ditu, bere lurraldean kokatutako espetxeei dagokie­nez.
  2. Aipatu eginkizunak betetzeak honako eskubide hauek bermatu beharko ditu: osasun zerbitzuetako erabiltzaile gisako barnekoen eskubideak; talde ho­nen osasun baliabideen eskuragarritasuna; espetxe-osasunaren prestazioen kalitate maila eta zerbitzuak eskuratzeko ekitatea.
  3. Halaber, eskualdatutako osasun-laguntzak espetxe-legeriak zehazten dituen lege-arloko osasun jarduerak ere hartzen ditu barne.

Estatuaren Administrazioak ondoko eginkizunak gorde ditu beretzat:

  1. Espetxeetako osasunaren koordinazio orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeei dagokienez.
  2. Espetxe-osasunaren arloan estatu-xedea duten estatistikak egitea.

Lotutako transferentziak

Eskumenen konfigurazioa