Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza

Titularra: Miren Yurdana Burgoa Valtierra

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945018176
Faxa: 945019020

Agintaldia: 2016/12/08 - 2020/12/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak, dekretu honen 8. artikuluan ematen zaizkion egiteko orokorrez gain, honako egiteko hauek ere izango ditu:

  1. Sailburuaren lan-programa eta -jarduna antolatzea eta horri jarraipena egitea.
  2. Sailburuari Sailaren eskumen eta politikak ongi garatu eta burutzeko behar dituen laguntza eta aholkuak ematea,sailaren egitekoen jardun-irizpideak eta -planak identifikatuz.
  3. Sailburuak eskatutako Sailaren politika garatzeko intereseko azterlan eta analisiak identifikatzea eta, hala behar bada, lantzea.
  4. Saileko ekitaldi ofizialak eta protokolozkoak antolatzea, hagatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkionak, eta baita Sailaren biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak koordinatzea ere.
  5. Sailaren eskumenekoak diren politika publikoei dagokienean, haren jardunei buruzko informazioa eta publizitatea behar bezala ematen dela bermatzea.
  6. Sailaren egitekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.
  7. Komunikabideekiko harremanak planifikatu, ezarri eta artatzea.
  8. Sailaren komunikazio-ekintzak egitea, sailetako organoei laguntzeko atal gisa jardunez.
  9. Beste entitate, instituzio edo erakunde publikoekin harremanak erraztu, garatu eta mantentzea, esaterako Eusko Legebiltzarrarekin, foru-aldundiekin, toki-administrazioarekin eta Jaurlaritzako beste sailekin, bere eskumeneko berezko gaietan.