Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza

Titularra: David Álvarez Martínez

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945018924 Ext. 18924
Fax: 945019018

Agintaldia: 2016/12/14 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, dekretu honetako 8. artikuluan adierazitakoez gain, honako egiteko hauek izango ditu:

a) Ondare-kontuetan:

1) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko eta Euskadiko ondare diren ondasun eta eskubideen gaineko jabari-ahalmenak erabiltzea, ondasun eta eskubide horiek kudeatu, administratu eta ustiatzea, ordezkatu eta auzitegietatik kanpora defendatzea, betearaztea Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean arauturiko sailaren eskumeneko gaiei buruz Gobernu Kontseiluak hartzen dituen erabakiak, eta auzitegietan ondasunen eta eskubideen alde egitea, berariaz beste organo edo erakunderen bati agindu zaionean salbu, eta hargatik eragotzi gabe atxikitze-egintzak berekin dakartzan ahalmenak.

2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko eta Euskadiko ondare diren ondasunak eta eskubideak kudeatu, administratu eta ustiatzea, baldin eta beste organo edo entitate batzuei atxikita ez badaude.

3) Euskadiko ondare diren ondasun eta eskubideen lotura, lotura eza, atxikipena, atxikipena kentzea eta helburua aldatzea, bai eta higiezinen errentamendua ere, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean xedatzen den bezala.

4) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari edozein eratako enpresa eta sozietatetan partaide izateagatik dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organo bati berariaz izendatu zaizkion kasuetan izan ezik.

5) Ustez Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen parte diren ondasun eta eskubideen ikerketa egitea; edozein tituluren bidez horiek erabiltzeko baimena duen pertsona edo erakunderen erabilpena ikertzea; banatzea eta mugak zehaztea; babestu, defendatu, eta errebindikatzea, zigor-ahalmenak erabiltzea eta horiekiko erantzukizunak eskatzea.

6) Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen aurkako ekintzak jurisdikzio penalari jakinaraztea, delitu edo falta izan badaitezke.

7) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten Ondasun eta Eskubideen Errolda Nagusia egin eta eguneratzea, eta, halaber, horien egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatzea.

8) Ondarearen arloan Ogasun eta Ekonomia Sailaren eskumenekoak diren prozedura guztiak izapidetu eta dagozkien agiriak formalizatzea; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen ondasun edo eskubideak adierazten edo gauzatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak eduki eta zaintzea.

9) Eskubide ukiezinak eskuratzeari, aldatzeari edo besterentzeari buruzko espedienteak izapidetzea, Interneteko domeinu-izenak erreserbatzeari eta aldatzeari buruzkoak barne.

10) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza publiko edo pribatuko ondasun eta eskubideen arloan indarreko arauek ematen dioten beste edozein eskumen.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan kontratazio- araubidea garatu eta koordinatzen duen zentro zuzentzaile denez, orokorrean Ogasun eta Ekonomia Sailari dagozkion eskumenak izango ditu. Arlo horri dagokionez, jardunerako eta barne-antolaketarako arauak ezar ditzake kontratazio-espedienteak izapidetzeko eta kontratuen eta kontratisten erregistroko kontuetarako.

c) Hauek ere badagozkio:

1) Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumeneko kontratazio- espedienteak izapidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidea arautzen duen araudiarekin bat etorriz.

2) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko botere esleitzaileen kontratu-jardueraren alorrean kontratazio-araubidearen gainean indarrean dagoen legedian xedatzen diren txostenak egitea.

3) Sektore publikoan integratutako erakundeei bultzada, laguntza eta aholkuak ematea kontratazioaren arloan. Eskumen hori baliatzeari dagokionez, hauek dagozkio:

– Kontratazioaren alorrean beharrezkotzat jotzen diren arau-proiektuak sustatzea, kontratazio publikoan orokorrean aplika daitezen.

– Kontratazioaren alorrean zirkularrak egiteko eta gomendioak emateko ahalmena.

– Kontratazio publikoaren alorrean bitarteko elektronikoak eta informatikoak ezar daitezen sustatzea eta bitarteko horiek garatzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeari iritzia eskatzea, titularraren bidez, garrantzi bereziko edo botere esleitzaileentzako interes orokorreko gaien inguruan, aholku-organo horren iritzia –txosten, gomendio edo orokorrean aplikatu beharreko irizpideak ezarriz– beharrezkoa, egokia edo komenigarria dela uste duenean.

– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei laguntza eta aholkuak ematea, hargatik eragotzi gabe erakunde horietako organoek alor horretan dituzten eskumenak.

– Laguntza teknikoa eta administratiboa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeari.

4) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren horniduren, obren eta zerbitzuen kontratazioa kontratazio zentralizatu izendatzeko administrazio-espedientea osatu eta izapidetzea, eta mota horretakotzat jotako prestazioak eskuratzeko kontratazio irekiko espedienteak kudeatzea.

5) Euskal Autonomia Erkidegoko kontratuen eta lizitatzaile eta enpresa sailkatuen erregistroak ikuskatu eta kudeatzea.

6) Kontratisten sailkapenari buruzko espedienteak izapidetzea.

7) Kontratazio elektronikoaren definizio funtzionala ematea eta ezarpena koordinatzea.

8) Kontratazio Publikoa Euskadin plataforma kudeatu eta mantentzea.

d) Arrisku eta aseguruen kudeaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren langile, ondare eta jardunaren gainean eragina duten arriskuen azterketa, balorazio, kudeaketa eta bermeari buruzko araudian ezarritako eskumenak izango ditu.

e) Lehiaketa-prozesuetan akordioak edo hitzarmenak sinatzea; dena dela, zenbait kasutan, baliteke Ogasun eta Ekonomiako sailburuak edo Gobernu Kontseiluak aurretik baimena eman behar izatea.

f) Ondarearen, kontratazioaren eta arrisku eta aseguruen kudeaketaren alorrean indarreko legeriak ematen dion beste edozein eskumen.