Finantza Politikako Zuzendaritza

Titularra: Francisco Javier Arnaez Arrecigor

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945019019 Ext. 19019
Faxa: 945019020

Agintaldia: 2017/06/19 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Finantza Politikako Zuzendaritzak, dekretu honetako 8. artikuluan adierazitakoez gain, honako eskudantziak izango ditu:

a) Aurrezki-kutxen, banku-fundazioen eta kreditu-kooperatiben antolaketa, mendekotasun-araubide eta araubide juridikoari dagokienez indarreko legeriaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden egitekoak, dekretu honen 9. artikuluko 1.g) atalean daudenak izan ezik. Bereziki, erakunde horiek Ogasun eta Ekonomia Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainbegiratzea egingo du.

Nolanahi ere, zuzendaritza horri dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxen eta kreditu-kooperatiben erregistroak kudeatu, zaindu eta bideratzea, eta, baita entitate horien zuzentza-organoetako goi-karguena ere.

b) Finantza-politikari eta finantza-erakundeekiko harremanei buruz elkarrekiko berme-baltzuen arloan autonomia-erkidegoko araudiak sailari emandako egitekoak, autonomia-erkidegoaz kanpoko administrazioekin erlazionatutakoak izan ezik, horiek sailburuari baitagozkio.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak diruzaintza-arloko eskumenak dituen sailari emandako egitekoak, ordainketa-aginduak bereziki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko finantzen arloan indarreko araudiaren babespean burututako diruzaintza-eragiketen kudeaketa.

d) Zerga bidezkoak ez diren zuzenbide publikoko diru-sarreren bilketaren kudeaketa zuzentzea borondatezko epean, prezio publikoak izan ezik. Diru-bilketaren kudeaketa betearazpen-epean, edozein kontzeptugatik, baita zorra erantzule subsidiarioei bideratzea ere. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan diruzaintza-alorrean eskumena duen sailari esleitutako eskumenak dagozkio, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari esleitutakoak izan ezik.

e) Euskadiko Zor Publikoaren eta kreditu- edo mailegu-eragiketen kudeaketa osoa; sailburuak baimendutako zorpetze-eragiketek zein ezaugarri izango duten zehaztea; eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sozietate publikoen zorpetze-eragiketak baimentzea.

f) Emandako Bermeen Erregistroaren kudeaketa. Hala ere, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek bermeak eman ahal izateko baimena sailburuak eman behar du.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa arautzen duen araudiaren arabera Ogasun eta Ekonomia Sailari dagozkion eskudantziak, arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzeko ahalmena izan ezik, ahalmen hori sailburuarena baita.

h) Ogasun eta Ekonomia Sailaren eskumeneko diren finantzen, finantza-entitateekiko harremanen eta diru-zaintzaren inguruko prozedurak izapidetzea, horiek ebaztea berari ez dagokionean, eta indarreko araudiak esleitzen dizkion bestelako egitekoak burutzea.

i) Erregistroak kudeatu, jardueren jarraipena egin, ikuskatu, zigor-espedienteak izapidetu eta aseguru-bitartekarien arloan burutu beharreko gainerako egitekoak gauzatzea, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari esleitutakoak eta zehapen-ahalmena erabiltzea –erregistro-inskripzioa baliogabetzea badakar– izan ezik, hori sailburuordeari baitagokio.

j) Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko araudia betetzen den kontrolatu, gainbegiratu eta ikuskatzea, antolaketa eta funtzionamenduari eta, batez ere, erakundeen kaudimenari eta jarduera ekonomiko eta finantzarioari dagokienez.

k) Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari igorri behar dioten ekonomia- eta finantza-dokumentazioa arautu, garatu, horren jarraipena egin eta gainbegiratzea, baita borondatezko gizarte- aurreikuspeneko erakundeen sustapen- eta garapen-programak landu eta kudeatzea ere.

l) Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-aurreikuspen osagarriaren arloan politika publiko orokorrak ikertu, aztertu, diseinatu eta proposatzea, baita Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroa zuzendu, antolatu eta kudeatzea ere.