Zerga Administrazioko Zuzendaritza

Titularra: Ane Etxenausia Aramburuzabala 

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (ARABA)

Tlf.: 945018946 Ext. 18946
Faxa: 945019020

Agintaldia: 2017/10/02 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Zerga Administrazioko Zuzendaritzak, dekretu honetako 8. artikuluan adierazitakoez gain, honako eskudantziak izango ditu:

a) Ordenamendu juridikoak zerga-administrazioaren arloan Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Instituzionalari ematen dizkion eskumen guztiak, tasa eta kontribuzio berezien kudeaketarekin lotutako egintza administratiboak izan ezik, baldin horien egintza zergagarria ez bada Ogasun eta Ekonomia Sailaren eskumenekoa, diru-bilketa eta ekonomia- eta administrazio-erreklamazioa kanpo utzita. Atal honetan xedatutakoak ezin du erakunde autonomoek beren eskubide ekonomiko propioak administratu, kudeatu eta eraginkor egiteko duten eskumenaren aurka egin, indarreko xedapenek adierazten duten moduan.

b) Zergadun edo ordezko gisa, Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zerga-betebehar guztiak betetzea, bere organo guztien laguntza bilduta, sailak berak, orokorrean eta kasu bakoitzerako, ezarritako baldintzen arabera.

c) Zergadun edo ordezko gisa, erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, sozietate publikoei eta Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko beste erakundeei dagozkien zerga-betebeharrak betetzen direla kontrolatzea eta betebehar horiei buruzko aholkuak ematea.

d) Autonomia Erkidegoko Administrazioaren nahiz bere erakunde autonomoen organoek emandako zerga-egintza guztien ofiziozko berrikusketei buruzko espedienteak izapidetzea.

e) Zerga Koordinazioko Organoari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea.

f) Zerga-kontuetan Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion harmonizazio, koordinazio eta elkarlan fiskalari buruzko ikerketa, azterlan eta txostenak egitea, ordenamendu juridikoak agintzen duenaren arabera.

g) Zerga-araudiak zerga-bilketan duen eraginari buruzko azterketak eta ikerlanak egitea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan bildutako zerga-baliabideei buruzkoak ere.

h) Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izatea edozein erakunde publikoren aurrean, bien artean zerga-harremanak badaude eta administrazioa, zergadun edo ordezko gisa, harreman horietako partaide bada.

i) Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari babesa eta laguntza tekniko eta administratiboa ematea esleituta dituen egitekoak betetzeko, Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

j) Foru-aldundien eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean adosten dituzten zerga-informazioa trukatzeko baliabideak kudeatzeko organoetan parte hartzea, eta organo horietan egiten den informazio-trukaketa kudeatzea.