Ogasun Sailburuordetza

Titularra: Miren Itziar Agirre Berriotxoa

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945018945 Ext. 18945
Faxa: 945019020

Agintaldia: 2017/09/11 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Ogasun Sailburuordetzak erabiliko ditu, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak zuzenduta, honako gai hauetan Ogasun eta Ekonomia Sailari esleitu zaizkion eskumenak: kontzertu ekonomikoa, estatuari eman beharreko kupoa eta lurralde historikoen ekarpenak, transferitzekoak diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa, eta estatuarekin izan beharreko finantza-fluxuak zehaztea gai hauen inguruan: gizarte-segurantzaren finantziazioa, zerga-administrazioa eta ekonomia- eta administrazio-erreklamazioak, baita ondare eta kontratazio alorrean esleitutakoak ere. Sailburuordeari dagozkio, halaber, dekretu honetako 7. artikuluan zehaztutako egitekoak betetzea. Honako hauek dira:

a) Ordenamendu juridikoak Autonomia Erkidegoko Administrazioari esleitzen dizkion eskumen guztiak, Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketatik eratorritako baliabideen banaketa-sistemaren ingurukoak zein Kontzertutik eratorritako finantza-gaien ingurukoak, non eta ez dauden Eusko Jaurlaritzari edo bestelako organoren bati emanda.

b) Euskal Gizarte Segurantzaren finantzazioaren inguruan estatuko administrazioarekin ezar daitezkeen finantza-fluxuak zein izango diren zehaztea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta bestelako lurralde-erakunde batzuen artean transferitzekoak diren eskumenak edo zerbitzuak baloratzea.

d) Lurralde Historikoen arteko koordinazio, harmonizazio fiskal eta lankidetzari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zerga-alorreko eskumenak erabiltzea, ordenamendu juridikoak xedatutakoaren arabera.

e) Zerga-alorreko eta zergen araubideko eskumenak, Kontzertu Ekonomikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eman zaizkionak, Eusko Jaurlaritzari emandakoak izan ezik.

f) Autonomia Erkidegoko Administrazioaren nahiz haren erakunde autonomoen organoek emandako zerga-egintza guztien ofiziozko berrikusketei buruzko espedienteak ebaztea.

g) Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotuta dauden finantza-fluxu europarren jarraipena egitea.

2.– Bere jurisdikzio bereziaren barruan egindako erreklamazioak ebazteko independentzia funtzionala izango duen arren, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikita dago, Ogasun Sailburuordetzaren bitartez.

3.– Ogasun Sailburuordetzaren mende daude zuzenean eta hierarkikoki honako zuzendaritza hauek: Zerga Administrazioko Zuzendaritza, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.