Kontrol Ekonomikoko Bulegoa

Titularra : Francisco Javier Losa Ziganda

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018978 Ext. 18978
Faxa: 945019020

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Kontrol Ekonomikoko Bulegoak sailburuordetzaren maila organiko bera izango du, eta, dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoez gain, honako egitekoak izango ditu:

  1. Kontabilitatearen eta barne-kontrol ekonomikoaren arloan Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari dagozkion ahalmen guztiak betetzea, Ogasun eta Ekonomia Saileko beste organo batzuei emandakoak izan ezik, betiere, gai horiek erregulatzen dituen araudiak zehazten duen moduan.
  2. Kontabilitatearekin zerikusia duten dokumentu, kontu eta txostenak prestatzea eta hedatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren parte diren erakundeen eta partaidetutako enpresen jardun ekonomiko eta finantzarioari buruzkoak ere, eta bai EAEn aplikatzekoak diren aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioen informazioari eta kontrolari buruzkoak ere, hargatik eragotzi gabe bestelako organoek gai honetan dituzten eskuduntzak.
  3. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen kontabilitatearen eta barne-kontrol ekonomikoaren arloan bitartekoak nahiz baliabide elektroniko eta informatikoak nola aplikatzen eta ezartzen diren gainbegiratzea eta kontrolatzea, kontabilitatea informatizatzeko plan eta programak jarriz, trataera informatikoa zein kontabilitate-lanek eduki behar duen erabakiz, kontabilitate publikoaren arloan egin beharreko garapen informatikoei onespena emanez, eta informatizatutako kontabilitate-informazioa eskuera izan eta erabiltzeko baimenak emanez.
  4. Arlo ekonomikoan, gobernu arduratsua eta arriskuen kudeaketa eta barne-kontrola egiteko politikak jartzearen alde egitea, eta politikok koordinatzea eta gainbegiratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kudeaketa hobetzeko eta xedeak erdiesten laguntzeko.
  5. Koordinazioan eta, behar bada, elkarlanean aritzea Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin, Estatuko Kontuen Epaitegiarekin eta kanpoko kontrola eramaten duten bestelako organoekin, eta koordinazioan jardutea beste administrazio publikoetako ikuskapen-organoekin eta barne-kontrol ekonomikoa daramaten organoekin.