Aurrekontu Zuzendaritza

Titularra: Hernando Lacalle Edeso

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945019002 Ext. 19002
Faxa: 945019020

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Aurrekontu Zuzendaritzak, dekretu honetako 8. artikuluan adierazitakoez gain, honako zereginak izango ditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren organo eta erakundeen aurrekontu-egitura prestatu eta dagokion organo eskudunari proposatzea, onets dezan.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osoari aplikatzeko aurrekontu-egonkortasunaren printzipioaren urteko eta urte anitzeko prestaketa gauzatu, eta erabakitako egonkortasun-helburuen jarraipenean Euskal Autonomia Erkidegoari aplikagarri zaizkion gastu- eta gardentasun-arauen bidezko jarraipena egitea.

c) Urteko aurrekontu-ikuspenak prestatzea, nola diru-sarrerenak hala gastuenak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako baliabideen esleipen organiko, ekonomiko eta funtzionala proposatzeko behar diren azterlan eta txostenak egitea ere.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren aurrekontu orokorren aurreproiektuak egituratzeko oinarri izango diren gidalerro ekonomikoak garatu eta gidalerro teknikoak prestatzea, dagokion organo eskudunak onesteko.

e) Aurrekontuak prestatzeko teknika modernoak jartzeko beharrezko azterlanak egitea eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organoetan ezartzea, lortu beharreko helburuak behar bezala identifikatzeko, helburuak zenbateraino bete diren ikusteko adierazle operatiboak formulatzeko eta gastu-programen emaitzen ebaluazioa egiteko programaz programako aurrekontuaren arabera, aukerak nahiz jarri beharreko baliabide globalak aztertuz eta zehaztuz.

f) Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako helburuak bete ahal izateko ekintzen betearazpenari jarraipena egin eta bultzada ematea, aurreikusitako xede horiek betetzeko bidea emango duten neurriak proposatuz eta, hala badagokio, baliabideak berresleitzea aurrekontuetako diru-sarrerak eta gastuak optimizatu ahal izateko.

g) Eduki ekonomiko esanguratsuen arau-proposamenei, planei, hitzarmenei eta erabakiei buruzko beharrezko txostenak egitea, aurrekontu-eragina ebaluatzeko eta dagozkion doitze-neurriak proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol ekonomikoari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 27.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

h) Urte anitzeko gastuen inguruan eta aurrekontuen aldaketa ororen inguruan lege-antolamenduak Autonomia Erkidegoko Administrazioari esleitzen dizkion egitekoak, Jaurlaritzari edo bestelako organoei esleitutakoak izan ezik.

i) Laguntza teknikoa ematea Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak aurrekontuen inguruan daukaten hartu-emanean.

j) Aurrekontuen inguruko prozedurak izapidetzea eta, hala badagokio, proposatzea, horiek ebaztea ez badagokio, nahiz eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren eskumenekoak izan. Dena den, Administrazio Orokorraren Aurrekontuak osatzen dituzten aurrekontu-atalen hasierako baimena eta kudeaketa orokorra egiteko eskumena berea izango da, betiere, sail jakinei ez badagokie.

k) Estatuko, Aldundietako eta toki-administrazioetako aurrekontu-organoekin koordinatzea eta, egokitzen bada, elkarlanean aritzea.

l) Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatu, kudeatu, ebaluatu eta horien jarraipena egiteari buruzko beste edozein egiteko betetzea, egitekook gai hau erregulatzen duen araudian edo indarreko ordenamendu juridikoan jasotakoak eta inongo beste organori esleitu gabeak badira.