Zerbitzu Zuzendaritza

Titularra: Mª Luz Ruiz Melendo

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Tlf.: 945019613
Faxa: 945019614

Agintaldia: 2018/03/02 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Zerbitzu Zuzendaritzak, dekretu honen 8. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek ere izango ditu:
    1. Sailari atxikita dauden langileen burua izango da, Sailarekin zerikusia duten administrazio-egintzak eta ohiko kudeaketa-egintzak gauzatzeko ardura izango du, baita indarreko arautegiak agintzen dion beste edozein egiteko ere. Bereziki, egiteko hauek izango ditu:
      1. Langile-gaietan, Euskal Funtzio Publikoaren arauek sail bakoitzari ematen dizkioten eskumenak betetzea.
      2. Langileen prestakuntzarako eta hobekuntzarako planak eta programak prestatzea, hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoaren ardura duen zuzendaritzaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eskuduntzak.
      3. Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, hargatik eragotzi gabe funtzio publikoaren arloan ardura duten organoen eskuduntzak.
    2. Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatzea eta lantzea, eta haren jarraipena egitea; erakunde autonomoen –zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta Sailari atxikitako sektore publikoko gainerako erakundeak– aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek sailarenarekin kontsolidatzea; aurrekontuan egin beharreko aldaketak tramitatzea; eta Saileko gastu-programak ebaluatzea.
    3. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, eta, horretarako, beharrezko informazio-, etengabeko ebaluaketa- eta jarraipen-sistemak ezartzea eta mantentzea.
    4. Sailaren 1.000.000 eurotik beherako gastuak baimentzea.
    5. Saileko atalek lanpostuak fisikoki kokatzeko eta ekipamendua banatzeko egiten duten lana zuzentzea eta lekua eraberritzeko eta hobetzeko egiten dituzten obrak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak.
    6. Sailaren egoitzetako barne-araubidea betetzea eta zaintzea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua kudeatzea eta zaintzea.
    7. Sailaren erregistro nagusia, artxibategia, liburutegia eta gainerako agiritegiak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe hainbat sailetarako diren zerbitzuen ardura duten organo eskudunen eskudantziak.
    8. Sailaren zerbitzu eta lan-moldeen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, saileko gainerako organoekin eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunekin koordinaturik.
    9. Saileko Segurtasun eta Osasun Atalaren lanak zuzendu eta antolatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuaren eskudantziak.
    10. Sailaren arau-ekoizpena egituratu eta gauzatzea, zerikusia duten beste arlo batzuekin arau-koherentzia bilatuz, honela balizko gatazkak konpontzeko, eta sailaren aholkularitza eta laguntza juridikoko jarduerak burutzea, bertako gainerako organoek bereganatu gabeko arloetan, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak saileko aholkularitzei esleitutako gainerako egitekoak.
    11. Sailaren gaien artetik Jaurlaritzaren Kontseiluak eta gobernu-batzordeek onartu beharrekoak direnak hara bidaltzeko izapideak egitea, berariaz bestelakorik adierazi ezean, baita Legebiltzarrerakoak ere, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera.
    12. Egunkari ofizialetan argitaratu behar diren dokumentuak bidaltzea eta gardentasunari buruzko arau aplikagarrietatik sortutako publikotasun aktiboaren betebeharrak betetzea.
    13. Sailean dauden informazio publikoa eskuratzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea, gardentasunari buruzko arau aplikagarriei jarraituz.
    14. Komunikazio-organo gisa jardutea gainerako sailekin eta sailarekin harremanetan dauden organoekin edo erakundeekin, eta, sail arteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea, baldin eta aztergaien artean zuzendaritza honen ardurapeko egitekorik badute.
    15. Sailaren jardunarekin lotuta sortzen diren ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea, ondoren sailburuari emateko, ebatz ditzan.
    16. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren berariazko gaien, antolaketaren eta informatikaren inguruan sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.
  2. Zerbitzu zuzendariak erabiliko ditu Ogasun eta Ekonomia Saileko kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak, oinarrizko lizitazio-aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia, BEZa barne, 1.000.000,00 eurotik beherakoa duten kontratu eta hitzarmenetan.

    Halaber, prestazioen zenbatekoak aurreko paragrafoan zehaztutako kopurua gainditzen ez badu, baliabide propioaren edo zerbitzu teknikoaren izaera duten erakundeei enkarguak egiteko eskumena berari dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzen duen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusi bezala.

  3. Gainera, Ogasun eta Ekonomia Sailaren arloan, Zerbitzu Zuzendaritzak ardura hauek izango ditu:
    1. Administrazioa eraberritu eta modernizatzearen eta administrazio elektronikoaren, kudeaketa aurreratuaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren inguruan eskumena duten organoek mahai gainean jarritako ekimenak eta gidalerroak garatzeko eta gauzatzeko behar diren euskarriak bermatzea, gobernu-programan gai horien inguruan ezarri diren aurreikuspenak sailaren jarduketa-arloan garatzeko.
    2. Sailaren barneko koordinazioa Europar Batasuneko arauak eta politikak landu eta aplikatzerakoan, gaien izapidetzea eta saileko organoen harremanak Europar Batasuneko Erakundeekin bideratuz, Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.
    3. Saileko gainerako zuzendaritza eta arloekin eta sailera atxikitako erakunde autonomo, entitate eta organoekin koordinatu eta lankidetzan aritzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko arauetan eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun-planean jasota datozen neurriak betearazteko.
    4. Euskararen erabilera sustatzea, saileko euskara atalaren bidez, zeinaren egitekoa izango baita, beste batzuen artean, Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta Sailaren Erabilerako Urteko Kudeaketa Plana garatu, jarraipena egin eta ebaluatzea, eta jardun-eremuan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak definitzea, betiere hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organoaren gidalerroei jarraituz.
    5. Saileko gainerako organoek hizkuntza-normalizazioaren arloan egindako lana koordinatu eta dinamizatzea, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organoaren laguntzarekin, eta euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein alorretan.
    6. Sailak herritarrei harrera egiteko eta informazioa emateko dituen zerbitzuek lana ondo egiten dutela bermatzea (harrera egiteko 2. eta 3. mailak), eta Jaurlaritzak herritarrei harrera egiteko duen zerbitzuarekiko –Zuzenean– harremanak behar bezala taxutzea, eta, horretarako, eskumen pean dituen gai guztietarako solaskideren bat beti lanerako prest edukitzea.
    7. Herritarrekin interakzioa izateko jarritako kanal elektronikoei dagokienez sailak egiten duen erabilera koordinatu eta jarraitzea, eta plangintza-prozesuetan, arauak lantzekoetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzekoetan parte hartzeko aurrez aurreko kanalak edo kanal birtualak irekitzeari bultzada ematea.