Azken eguneratzea: 2011/12/19
EHUko Azpiegitura eta Kontratazioetarako Gerentziaordetza IKTetara igaro da
EHUko Kontratazio eta Erosketa Zerbitzuak iragaitza teknologikoa burutu du, IKTak sartuz bere kontratazio-prozesuetan.
Espedienteen kudeatzailea ezarri duenez, “Kontratazio Publikoa Euskadin” atariko Kontratatzailearen Profilean sartu denez, eta apustu irmoa egin duenez kontratazioak Kontratazioaren Euskal Plataformaren bitartez egiteko bide telematikoaren alde, administrazioa eta jarduera ekonomikoa modernizatzeko hainbatetan eskatzen diren bitarte telematikoak sartu dituzte EHUn.
Dagoeneko papera ez da jakinarazpenetako funtsezko elementua izango EHUren kontratazio-prozesuetan. Bada, gauzak egiteko modua behin betiko aldatzeko bidea hasi du, eta Europar Batasunak, administrazioa modernizatzeko ikerketa-zentroek eta prozesu hauetako funtsezko legeek (Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea…) egindako gomendioak betetzen ditu.
EHU lizitazio elektronikora sartzeak nabarmen bultzatuko du gure enpresa lizitatzaileek teknologia berriak hartzea, eta azterlan guztiek diote ekintza hori funtsezkoa dela administrazio-prozesuak hobetzeko, eta ekonomiak sortzen dituela botere publikoetarako eta enpresetarako. Beraz, eraginkortasun handiagoa ekarriko du kontratazio publikoaren prozesuko elementu nagusi bientzat.