Azken eguneratzea: 2011/06/02
Berritasunak KEO Ziurtagiria eskuratzeko moduan
Deskargatu KEO Ziurtagiria klik bakarrarekin
“Kontratazio Publiko Euskadin” ataleko prozedura elektronikoen izapideak erraztu nahi ditugunez, KEO Ziurtagiria klik bakarrarekin deskargatzeko aukera eskaini dugu.
Kontratisten Erregistro Ofizialetik hobekuntzak egiten dira enpresek egin behar duten berriztapena hobetze aldera.
Lehenengoz erregistroaren Berriztatze telematikoa izan da, enpresek bulegotik bertatik berriztapena izapidetu ahal izan dezaten.
Ostean, berriztapena egiten duten enpresek ziurtagiri digitala jasotzen dute. Ziurtagiri hau ez da notario aurrean konpultsatu behar.
Une honetan martxan jarriko da aukera bat enpresek zein funtzionarioek ziurtagiria deskargatu eta egiaztatu ahal izan dezaten. Erraztasun gehiago lortzen delarik.
KEO Ziurtagiria deskarga eta egiazta daiteke dagoeneko www.contratacion.euskadi.net web gunean.
Argibide gehiago: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-content/eu/contenidos/informacion/registro_oficial_contratistas/eu_roc/descarga_verificacion.html

