|
| Lehendakaria ekitaldian.JB |
Juan José Ibarretxe Lehendakariak Tolosaldeko Apattaerreka eta Errenteriako Egiburuberri industria poligono berriak inauguratu ditu. Tolosan egin den ekitaldian, Lehendakariak ezinbestekotzat jo ditu "leihakortasuna" eta "lankidetza" negozioek aurrera egin dezateb eta zentzu horretan Apattaerreka poligonoa esperientzia "polita eta emankorra" izan dela nabarmendu du. Halaber, Udalek bere herria ez den batean inbertitzea "zaila" dela aitortu du, baina aldi berean apostu "emankorra" dela nabarmendu.
Hitzaldian industriak euskal herrian duen garrantzia nabarmendu du eta bereziki, poligono berriak inauguratu dituzten Gipuzkoako Tolosaldea eta Pasaialdea eskualdeetan. Tolosaldean ez ezik Euskadi osoan ere "industria behar-beharrezkoa da, izan ere euskal herriaren bihotza eta motorea izan da, da eta izango da etorkizunean ere" esan du.
Azkenik, eskualdeko agentziek egiten dituzten diagnostikoak bultzatuz euskal erakundeak, hala nola Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioa,alboan izango dituztela gogoraerazi die Lehendakariak inaugurazio ekitaldira bildutako udal eta enpresa arduradunei.
Ekitaldian Lehendakariaz gain, Joxe Joan González de Txabarri, Gipuzkoako Foru Ahalduna, Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, Tolosako alkate Jokin Bildarraz, Tolosaldeako 20 hogei udakerrietako ordezkariak, Merkataritza Ganberako presidente José María Etxarri eyta Mauri Lazkano Sprilur-eko presidentea.
Sprilurrek, Gipuzkoako Aldundiak eta Tolosaldeko 20 udalek sustaturik gaur inauguratutako bi industrialdeetarako 45 milioko inbertsioa egin da eta bi milatik gora langile instalatu ahal izangodira bertan.
Tolosa, Leaburu eta Ibarrako udalerrien artean kokaturik dagoen Apattaerreka industrialdean 60 enpresa ezarriko dira eta 1.200 langile. Jada ezarririk dauden enpresen artean agintariek gaur bisitatutako Gorostidi, Obeki eta Voith.
Bestalde, sinbolikoki Tolosatik inauguratu den Errenteriako Egiburuberri Industrialdeak Pasaiako Badia biziberritzea du helburu. Egiburuberru 46 enpresek osatuko dute eta mila inguru langilek.
|