Azken eguneratzea: 2008/10/08
Ikasten. Euskara ikastaroak online
www.hiru.com atariaren euskara ikasteko baliabide didaktiko berria.
Ikasten.net

Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.

Ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, ikasten.net-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

Ikasten.net-ek 60 unitate ditu, ataletan batatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Sarrera unitatean programa erabiltzen ikasteko jarraibideak dituzu. Horregatik, denbora pixka bat horri eskaintzea eskatzen dizugu, erraz eta eraginkor ikas dezazun.

Hortik aurrera, zure maila zein den erabaki dezakezu, dagokizun unitatetik hasteko. Horrela, ikasten.net ahalik eta gehien aprobetxatuko duzu.

Programatik kanpo, audio eta bideo gehigarriak aurkituko dituzu, zure ordutegien arabera praktikatzeko.

Zorte ona ikastaroekin!

Eman izena!