Azken eguneratzea: 2005/03/09
Txateatu euskaraz Oihutegian.
Zure pertsonaiak sortu eta gainontzeko internautekin euskaraz txateatu dezakezu.
Logo Oihutegia

Interneten txateatzea atsegin baduzu, orain euskaraz txateatzeko aukera duzu. Oihutegia webguneari esker, gainontzeko internautekin hizkuntza horretan jarri zaitezke harremanetan eta oso ongi pasa dezakezu.

Animatu enpresaren txata da Oihutegia, eta gainontzeko internautekin harremanetan jartzeko pertsonaia bereziak sortzeko aukera eskaintzen dizu. Izan ere, txateatzerakoan errepresentazio birtualak sortzen dira, eta horiei zuk nahi diezun itxura eman diezaiekezu. Horrela, zuk sortutako pertsonaiak zuk nahi duzun orrazkera, jantziak eta oinetakoak izango ditu.

Aprobetxa ezazu Oihutegian euskaraz une atsegin bat igarotzeko aukera.